Aste honetako gaia oso interesgarria iruditu zait (astero gertatzen zaidan
bezala): aukera eman didalako, gauza pilo bat ikusi, ikasi, hausnartu,
barneratu eta partekatzeko nire lankideekin eta zerbaitekin hasteagatik
definizioarekin hasiko naiz:
“Genero” hitza erabiltzea egokia iruditzen zait, emakumeen kontrako
indarkeriari buruz mintzatzerakoan, indarkeria hau gizarte-eraikuntza zehatz
baten ondorioa delako; hau da, patriarkal gizartearen ondorioa, hau
desberdintasunean oinarritutako gizartea delako, non emakumea menpekoa den.
Hasteko, 2004-ko Genero Indarkeriaren
Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea aurrera pausua izan zen, baina motz geratu zen, definizio
honetan, erasotzat hartzeko, bikotekidea edo bikotekide ohia izan behar baitzuen.
Askoz osatuagoa da, talde feministek kontuan hartzen dutena: edozein gizonek (ezaguna,
laguna, ezezaguna, enplegu-emailea …) emakume bati eraso egiten dionean, genero-indarkeriaz edo emakumeen aurkako indarkeriaz hitz
egiten da. Hau da, genero-indarkeria emakumeek
emakume izate hutsagatik jasaten dituzten tratu txar psikologikoak,
abusuak, agresio fisikoak eta ustiapen sexualak dira.
Emakundek beste
ideia bat azpimarratzen du: “Emakumeen
eta gizonen artean botere-harreman desorekatuan dauka oinarria genero-
indarkeriak. Eta jarraitzen du: Egoera horretan, emakumeen aurkako
indarkeriak gizonen boterea eta emakumeen gaineko kontrola nabarmentzen du ()
eta horren bidez, emakume guztiei jakinarazten zaie sistema patriarkalaren
logika gainditzen badute indarkeriaren biktima izan daitezkeela”.
Izugarria benetan: “emakumea izate hutsagatik eta zuretzako diseñatu dugun
bidetik ateratzen bazara…. ondorioak onartu beharko dituzu”. Beldurrezko ipuina
izan liteke.
Genero-indarkeria kulturala, estrukturala eta ideologikoa da. Ideia
hau, hain dugu barneratuta, ezen askotan emakumeak ere onartzen eta justifikatzen
baitugu (eta gertatzen zaigunean, errudun senti gaitezke. Guk eragindako
zerbait izanen balitz bezala!!)
“Sexismoak sortzen duen desorekak ez du emakumeen kolektiboan bakarrik
eragiten. Gizonei pribilegio batzuk ematen dizkie, engainatuta edukitzeko eta
ez ikustarazteko sistema ez dela ona”.
Esaldi honek gogora ekarri dit Miguel Ángel Arconada gizonen inguruan mintzatzen
denean. Horretarako ikus dezakezue :
Genero indarkeria (eta orokorrean hezkidetza)
ezin da emakumeen kontua soilik izan. Beraz, non daude gizonak gai honetan?
Zeren zai daude? Zeren beldur dira? Bere pribilegioak galtzera?
Luis Boninorekin beste kontzeptu interesagarri bat ikusi dugu:
Mikromatxismoak. Eta hau oso hitz interegarria iruditzen zait nerabeekin
lantzeko. Hor hasten baita indarkeriaren prozesua, mutilak neskari esaten dion
tuntunkeria horretan, mugikorraren kontrola edota zer jantzi eta norekin joaten
den jakin nahi duenean. Ildo honi jarraikiz, nabarmentzekoa, Carmen Ruiz
Repullok kontatzen duen Pepe eta Peparen istorioa:
Bukatzeko, eman dizkiguzuen datuak izugarriak dira: bai lurraldeka agertzen
diren datuak (herrialde aberatsetan %32,7-a) bai gazteei dagozkien datuak.
Aurrera egin beharrean atzera goazela ematen du.
Zer egin dezakegu ikastetxeetan? Gaia landu, definizioak ikusi, datuak
eman, maitasun erromantikoaren mitoa hala nola erdi laranjaren mitoa
desmitifikatu, maitasunaren izenean dena ezin dela onartu agerian jarri, ezetz
esaten irakatsi.
Erronka izugarria, ditugun datu horiek gora egin ez dezaten.
Beste ikastarokideen lanak irakurtzerakoan, guztietan zerbait interesgarria
azaltzen da eta zaila da bat aipatzea. Hau proposatzea erabaki dut
eta Maiteren bideo hau ere
Hurrengorarte lagunak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina