2017/12/18

HITZ EGIN AURRETIK, PENTSATU!



https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskara-sexista-ote 

Ainhoa Irazu-ren erreportai horretan azaltzen den bezala, euskara ez da salbuespen, eta neurri txikian bada ere, sexismoa ageri da hizkuntzan. Hala ere, euskarak sexista ez izateko baliabide eta alternatiba ugari ematen dizkigula azpimarratu nahiko nuke, eta, beraz, guk egiten dugun erabileraren araberakoa izango da hizkuntzak plazaratuko duen sexismoa.

Aurreko edizioetakoHizkuntzaren erabilera ez sexistaren inguruan hausnartzen sarrera aukeratu dut, nere pentsamendu ildo berdinetik dihoalako eta nik nere buruan post hau egiteko nituen ideiak bertan islatuta aurkitu ditudalako. Txertatu dituen irudiak oso ondo daude.

Hizkuntza eta irudiak egoki erabiltzeko aholkuak. ERRENTERIAKO UDALA. 2007 gida hautatu dut, modu argi eta bisualean ematen dituelako azalpenak, eta testu luzeetan galdu gabe jende askorengana heltzeko aukera ematen duela iruditzen zaidalako.



Gai honen inguruan informatzen aritu naizela, ondorio hau atera dut: gizartea matxista denean, hizkuntza ere matxista izango da. Horrek esan nahi du hizkuntza bera ez dela zertan matxista izan behar, baizik eta hitz egiten dugunok egiten dugun erabilerarekin matxista bihurtzen dugula. Honek ikastaroaren hasieratik gehien azpimarratu den ideiara narama: guk egiten badugu, guk alda dezakegu. Guk sortu badugu, guk suntsitu dezakegu. Eta guk horrela egiten ikasi badugu, horrela ez egiten jarraitzeko desikasi egin beharko dugu. Hizkuntza eta hitz egiteko era aldatzea ez baita batere erraza izango, gure izana adierazteko erabiltzen dugun tresna den aldetik.

Erronka hori lortzeko, hizkuntzaren erabilera aldatzeko, hitz alternatiboak eskaini eta irakatsi behar ditugu, gure hiztegian txertatu ditzagun. 

Ez nuke sarrera hau bukatu nahi Maialen Lujanbio handia aipatu gabe. Atzo bertsolari txapelketa nagusia irabazi zuen, guk hizketa gai izan dugun hizkuntza bikaintasunez erabilita. Emakumeak oholtzaratu zituen eta ez bakarrik bere presentziagatik, gai guztietan hartu zituen paperetan egoera gordinak bizi dituzten emakumeak hautatu zituelako, denon aurrean ipiniz. Ikaragarri poztekoa bere garaipena eta azken bertsoan esan zuen bezala:

"beti ez du goitik behera egiten
tranmisioaren trentzak.
Guk behetik gora
ikasi dugu
ta zabaldu
muga ertzak."



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina