Askotan EUSKARA hizkuntzak, generorik ez zuela aitzakiarekin ibili gara
euskaradunak (euskara mintzalariak) hizkuntzaren erabilpen sexistaren kontu
honi arreta gehiegi eman gabe.
Eta bai, gure EUSKARAK genero gramatikalik ez dauka. Hori horrela da. Eta
horregatik IKASLE, IRAKASLE, UME, HAUR hitzek printzipioz, bai neskek eta bai
mutilak hartzen dituzte bere baitan.
Baina, ezin diogunari uko egin honako honi da: gure mundu sinbolikoa
androzentrismoan oinarrituta dagoela eta horregatik ZUZENDARI, MEDIKU,
SUHILTZAILE, HEGAZKIN PILOTU hitzak entzuterakoan, gizonei buruz ari garela
pentsatzen dugu. Aldiz, GARBITZAILE, JOSTUN, ERIZAIN, ZAINDARI hitzek emakumeen
irudia sortzen dute gure buruan.
Beraz, euskarak genero gramatikalik ez izan arren, gure mundu sinbolikoak
genero bereizketa hori egiten du. Gehienetan (zoritxarrez) gu konturatu gabe.
Eta hori da aldatu behar duguna. Gure mundu sinbolikoa.
Gure buruak duen ideologia
androzentrista da aldatu behar duguna.
Pasa den urteko post-en artean, IdoiaLuzuriagak egindakoa aukeratu dut:
Honetan Idoiak azpimarratzen du, hizkuntzek errealitatearekin batera joan
behar dutela eta doitu behar dutela errealitate horrek une edo garai bakoitzean
eskatzen duenera. Beraz, une honetan, hizkuntzaren erabilpen hezkidetzailea
nahi dugu eta hizkuntzak egokitu beharko luke, hizkuntzak ebolutiboak direlako.
Niretzako oso inportantea da ulertzea gure kultura, ideologia eta hizkuntza
nolakoak izan behar duten erabakitzea, gure esku dagoela. Ez direla estatikoak
baizik aldakorrak.
Giden artean honako biak aipatu nahiko nituzke:
- - Euskararen
erabilera ez sexista. Emakunderen eskutik Amelia Barkinek egindakoa.
- - Guía
para la revisión del lenguaje desde la perspectiva de género. Mercedes
Bengoetxeak egindakoa
Bietan, adibide
eta proposamen zehatz asko agertzen dira eta kasu bakotzean bai euskara eta bai
erdararen azterketa sakona egiten da beraien erabilera hezkidetzailea izan
dadin.
Bukatzeko, azpimarratu nahiko nuke, atal honetan agertzen diren ideia
garrantzitsu batzuk:
- - Hizkuntza
bat, hizkuntza hau osatzen duten hitz multzo bat baino gehiago da
- - Hizkuntzen
atzean beti ideologia bat dago, beraz, hitzek sortzen dituzten irudiak ez dira
neutroak
- - Hizkuntzaren
bitartez balioak transmititu eta errealitatea izendatzen eta interpretatzen
ikasten dugu.
- - Gure
hitz egiteko moduak errealitatea ikusten dugun moduaren adierazpena da eta aldi
berean, gure hitzegiteko moduak gure mundua nola eraikitzen ari garen adierazten
du.
- - Hizkuntzak
genero estereotipoak eta sexismoa edo misoginia transmititzeko (edo jarraipen
bat emateko) tresna bihur daiteke.
- - Hizkuntzak
ez badu emakumea aipatzen, ezkutuan jartzen du, emakumea existituko ez balitz
bezala, eta horrekin batera bere ekarpen guztiak ere desagertzen dira. Eta
horrekin batera emakumeak gizartean izaten ahal duen botere aukera
desagerraraziz.
Horrela ba, hizkuntza ez da aldatu egin behar dena. Aldatu behar
duguna da gure pentsatzeko modua eta hizkuntza (kasu honetan euskara ala erdara
) erabiltzeko modua.
Hortaz, gure erronkak honako hauek izanen lirateke:
- - Hizkuntzaren
erabilpen sexista identifikatu eta baztertzen saiatu: liburu testuak, ariketak,
jarduerak, txisteak
- - Hizkuntzaren
erabilpen hezkidetzailea bermatzeko dauden irizpide eta proposamenak kontutan
hartu eta erabili
- - Hizkuntzaren
erabilpen sexista agerian jarri ikasleriaren aurrean, beraiek ere kontuan
hartzeko
Hona hemen nire memea:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina