2017/12/18

HIZKUNTZAK ERREALITATEAK ERAIKITZEN..







Hizkuntzak errealitateak eraikitzen ditu eta era berean errealitatean hizkuntza bera moldatzen du. Errealitatea hori kultura, jendarte eta oro har sistemei egiten die erreferentzia. Hori horrela izanik, gure hizkuntzak eta honen erabilerak errealitate horiek guztiak moldatzen ditu. Baina modu berean, hitz egiten dugun hori errealitatearen erreprodukzioa ere bada. Horregatik, jendarte matxista batean hizkuntzaren erabilera sexista egitea ez da arraroa. 

Baina zer gertatuko litzateke gure hizkuntzaren erabilera aldatuko balitz? Gure errealitatea, hau ikusteko eta bizitzeko modua aldatuko lirateke. Egunerokotasunean ere sumatuko genuke aldaketa hori eta domino baten antzera, ingurua eta ingurukoak ere errealitate aldaketa hori sumatuko lukete beraiek ere hizkuntzaren erabilera aldatuko balute. Hortaz, gure hizkuntzaren erabilera aldatuko dugu , erabilera ez sexista aplikatuz ? Domino fitxa izatera animatzen zara?









Gida hau hautatu dut, guztian interesgarriak eta eskaintzen duten informazioa aberasgarria eta erabilgarria den arren. Emakundek sortutako “Euskararen erabilera ez sexista” gida honetan, adibide ugari daude, egunerokotasunean erabiltzen ditugunak. 

Era horretara, eskura dugu maiz erabiltzen ditugun esaldiak zuzen erabiltzeko aukera. Oso praktikoa eta erraza da, ulergarria eta erreza. Askotan ez gara ohartzen zer eta nola esaten dugun, errutinaren parte diren hitzak eta joerak ditugulako. Honelako gidei esker, kiribil hrrekin hausteko aukera izan dezakegu. Baliabide oso interesgarriak.


Post hau pilo bat gustatu zait. Lehenengo atalean analisi ederra egin du idazleak hizkuntzaren indarraz, eta honek errealitatean duen eraginean. Era berean, errealitatea berak hizkuntza duen eragina ere aipatzen du. Analisi objektibo honetan, egunero ikusi eta entzuten ditugun berrien muina ezagutarazi digu, maiz ohartu gabe irensten ditugunak. Lagungarri dituen bideoak ere oso interesgarriak dira, eta bukatzeko humore puntuarekin agertzen diren irudiak, oso ironiko eta sarkastikoak dira. Barre eragin didate, mezua argi eta garbi zein den dakigularik.



Erronkei dagokionez, erronkarik handiena ohitura da. Dagoeneko barruraino sartuta daukagu hizkuntzaren erabilera jakin bat, sexista, eta ohartu gabe erabiltzen dugu sarritan. Hau aldatze aldera lan gogorra egin behar dugu hezitzaileok, oraingoan (betiko legez) deserikiz eraikitzeko. Errealitate berriak sortzeko eta errealitate berriak bizitzeko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina