Udazkeneko hostoen erortzean, ihes egiten utzi genien gure barnean
genituen hainbat ideia kutsakorrei. Neguan, aldiz, kanpoko ekaitzarekin batera,
ikaragarrizko ideia-ekaitza jasan beharra izan dugu; hau, hori hura, hamaika
ideia josi eta hausnarketarako denbora eman digu neguak, luze joan baita. Baina
udaberriaren iritsierarekin batera, gu ere loratu gara. Gure lanketak eman du
bere fruitua, udazken eta negu gogorren ondoren, gure buruak, gorputzak eta azalak ez
dute kolore bera, ez dute janzkera bera.
Betaurreko moreak janzteak, konbinaketa
ezberdinaren beharra ekarri baitzigun.
Azken hilabeteetan ikaskuntza esanguratsua jaso dut, banituen
hezkidetzaren inguruan hainbat ideia barneratuta, baina askoz gehiago ikasteko
eta argitzeko baliagarria izan zait. Nire inguruan eragiteko ausardia ere
irabazi dut, eta hori izan da garrantzitsuena. Hori horrela, ingurukoek ere izan dute
ikastaroaren berri, nire ideien berri, eta hamaika eratako erantzunak jaso
behar izan ditut: nirekin bat egiten zuten pertsonak aurkitu ditut (emakume
zein gizonak), betaurreko moreak jantzi nahi ez dituztenak ere aurkitu ditut (emakume
zein gizonak), beraz, elkarbizitza aberasgarria bizitzeko aukera eman dit
ikastaroak.
Hilabete guzti hauetako ibilbidearen ondoren kanta hauxe
aukeratuko nuke: KOLORE KOLORE (Mixel Ducau eta Zaldibobo)
“Kolore kolore ta gustu guztiak,
Denontzat denontzat ez dira berdinak.
Urdina, zuk nahi duzu urdina,
Nik maiteago horia,
Bien artean berdea sortuko da.
Ezkerra eskuina, gibel edo aitzina
Bakoitzak bere bidea, berarentzat onena!
Kolore kolore ta gustu guztiak
Denontzat denontzat ez dira berdinak
….mundua gaizki egina da!”
Guztiok ezberdinak garela dio kantak, bakoitza den bezalakoa dela
eta nork bere gustuak dituela. Eta nahasketetatik aukera berriak sortzen
direla, elkarbizitzarekin bezala. Bikain borobiltzen du nork bere bidea egin
behar duela esatean, nork bere buruarentzako egokiena dena!
Horrez gain bigarren kanta hau ere aukeratu dut, NIRE GORPUTZA DA_Kantu
kolore:
Ea gustuko duzuen, entzun eta gozatu!
Ikastaro-kideak izan dira gure eguneroko bidaide, baina jakin
badakigu aisialdian gur jarraitzaile izan zaretenok ere asko zaretela. Asko
zarete hezkidetzaren munduan ikertzen zabiltzatenak, hamaika zarete hezkidetza
helburu gizartean eragin nahi duzuenak, beraz aurrera, zenbat eta gehiago izan orduan eta errazagoa
egingo zaigu bide, elkartuta beti ere indartuta!
Plazera izan da elkarbizitza birtuala! Ongi segi kuadrilla!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina