EMAKUMEAK,
GIZARTEAREN
ERDIA…,
EMAKUMEAK
ERREPRESENTAZIOAREN
ERDIRA!!!!.
EMAKUMEAK
IKUSTARAZI
HERRIAREN
AINTZINEAN
GAZTERIAK
ADIBIDEAK
IZAN DITZAN
BERDITASUNA
LORTZEKO
ASKATASUNEAN
Pasaden urteetako blog
sarrerak ikusita Garazi Esnaolaren
¨Deseraikiz berraikitzen¨ aukeratu dut. Bere ibilbidea etxetik ikastolara
gustatu zait eta Gure hormak laburmetraia baita ere.
Nire herriko kaleen izenak
aztertu ditut. Herrian ohitura da toponimioak eta baserrien izenak erabiltzea,
baina badaude gizonen kaleak ere: doktor Landa, Enrike Urrutikoetxea, Akilino
Arriola, Sabino Arana ( nola ez!!!), Sipiri, Loroño, Ander Deuna eta Iñaki
deuna.
Zenbat emakumezko daramaten kaleak daude Sopelan? Hutsaren hurrengoa. Aurrerapen bat badago, kale berri bati martxoak 8 jarri diote....
Hauxe berdina leku askotan
gertatzen da, hona hemen emakume izena daramaten kaleen sentsibilizazio bideo bat Kadizen eginda
Ditugun erronkak eremu
hezitzailean eta Gizartean berdinak dira, hiru ikusten ditut nagusiki:
.-Emakume
ez-esteriotipatuen ereduak eman.
- .-Gizonezko
ez-esteriotipatuen ereduak eman.
- .-Gizonezkoei
eta emakumezkoei ulertarazi behar zaie emakumeen irudia kaleetan, liburuetan,
politikan agertzea ez dela gizonezkoak baztertzea, bere lekua aitortzea
baizik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina