Espaloiak
Rondak
Ruta hubil eta urrunak
Enparantzak
Pelikulak
Rol anitzak
Eremu guztietan emakumeak ikusgai!
Suspertu etxeko lanen banaketa
Eman bide zaintza partekatuari
Neutraltasun faltsurik ez, mesedez...
Trukatu esfortzuak
Azaleratu desberdintasunak
Zutitu injustizien aurrean
Izan askea
Osatu taldeak
Asmatu konponbideak
EGUNGO ERRONKAK
Nire aburuz, generoaren araberako errepresentazio espazial
desberdinduak eta denboraren erabilpenaren inguruan egun mantentzen diren
emakume eta gizonenen arteko alde handiek hausnarketa kolektibo sakona eskatzen
digute gizarte gisa. Erronka nagusien adibide batzuk ondoko bi poloetan
bildurik jasotzen ditut:
-Emakumezkoen poloa:
Haien aisialdi denborari dagokion
balioa eman behar diote, kota eta garrantzia berdina egotziz, haien
bikotekideek dutenarekiko. Asertiboak izan eta ondokoari esparru desberdinetan
(zaintza, erosketak, garbiketa....) duten ardura ikusarazi eta asumituarazi
errudun sentitu barik.
-Gizonezkoen poloa:
Haien inplikazio aktiboa beharrezkoa da
berdintasunaren bidean aldaketak emateko. Ahozko feminismoan edota neutraltasun
faltsuan eroso egotetik dagozkien funtzioak asumitzera pasatu behar dira:
senideen zaintzan ardura berdintsua hartu, etxekolanekin ere...
Iazko post-en artetik, Garazi Esnaolarena aukertu dut:
Arrazoia: jartzen dituen kale izenen adibide
ilustratiboengatik eta zerrendatzen dituen erronken egokitasunagatik.
Sentsibilaziorako bitarteko batzuk eskaintze aldera, hona
maskulinitatea eta eskola gai zentral izan duten bi ikerkerten emaitza
interesgarriak, artikulu formatuan aurkeztuak:
1. Fernando Herraiz. Una reflexión
sobre la masculinidad en a escuela. Una experiencia. Escuela, memoria y entorno
de aprendizaje de género y sexo. Aula de
Innovación Educativa. Núm. 177.
2. Assumpta Sabuco, Arianna Sala, Rita Santana y Mª
Ángeles Rebollo. (2013). Discursos de niños
varones sobre la masculinidad en contextos escolares. Un estudio piloto. Profesorado. VOL. 17, Nº 1.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina