Emakumeak
|
eRrepresentazioa
eta
|
denboRaren
|
Erabilera
|
Presente izan eta
|
eRaldatzeko
|
prEstatu!
|
urbaniSmoa
|
Espazio birtualak
|
ikus-eNtzunezkoak
|
espazio liTerarioak
|
Aztertu ondoren
|
goaZen
|
berdIntasunaren alde
|
bOrrokatzera
|
Animoa!!
|
Aste honetan landu dugun gaiaren
inguruan hausnarketa ezberdinak egin ditut. ikastetxeko patioko erabileran
sakonduko naiz.
Ikasle, irakasle nahiz guraso zenbaiten artean kezka nagusitu
da. Haurrak eta nerabeak patioan benetan ikasten ari diren horren inguruan edo
barneratzen ari diren balioen gainean gogoeta egin beharko litzateke.
Zertarako? Ikasle guztien premiak asetuko dituzten espazioak antolatzeko eta patioa
ere balio hezitzaileak eta harreman sozialak sustatuko dituen eremu izateko. Hale
ere, hainbat irizpide kontuan hartu beharko dira: genero berdintasuna, prozesua
esperimentaziozkoa izatea eta haur zein nerabeak zentroan jartzea. Umeak izango
beharko dira edukiz betetzen dutenak espazio hori, hau da, esango dutenak
zer-nolako espazioa nahi duten, eta erabakitzea ere euren esku egon beharko da.
Edozein eraldaketa prozesu hasi baino
lehen, abiapuntuko galdera hau da: zer-nolako harremanak sustatu nahi ditugu
patio-orduetan? Zer-nolako dinamikak emango dira patioko kolektiboaren baitan?
Abiapuntu honetatik lehen pausua izango da diagnosia egitea. Umeak protagonista
izan behar dira, patioaren inguruko hausnarketan eta eragite prozesuan. Zein
ezaugarri izan beharko lituzke patio desigarri batek?
Adituek patio bat eraldatzeko edo
eraikitzeko orduan kontuan izan beharreko hainbat ezaugarri nabarmentzen
dituzte:
- Mugimendu sustatuko duten espazioak. Horretarako eskalatzeko guneak, korrika egitekoak, saltoka ibiltzekoak, zirkuitu ezberdinak…
- Espazio naturalak eta hondartegia. Bereziki eskolako lehen urteetan naturarekin kontaktua izatea garrantzitsua da.
- Jolas sinbolikorako eremuak. Beti ere material egituratu gabeak eta naturalak lehenetsiz; eta aldi berean, era bateko zein besteko txokoak; gordelekuak eta intimitatean egoteko eremuak sortuz.
- Kirol eta jolas desberdinak. Patioan futbolaz gain, bestelako kirolak ez ezik, belaunaldiz belaunaldi transmititu direnak egiteko aukerak irekitzea ere egokia izan daiteke; hala nola, soka-saltoa, ezkutaketako jolasak, harrapaketakoak, pilotakoak…
- Mahai jokoak eta jolas lasaiak, haur zenbaitek nahiago izaten dutelako lasai egotea.
Halere, nahiz eta aldaketak sortu
garrantzitsua da JOLASTOKIAREN KUDEAKETA. Etengabe birpasatu behar da,
betiko estereotipoetan ez erortzeko berriro.
Informazio ezberdinak ere dituzue hemen
sakatuz gero. Aldi berean, gure Site
bisitatzea gomendatzen dizuegu. Patioaren inguruko informazio gehiago bi
ataletan aurki ditzakezue: DIAGNOSIA eta ESPAZIOAK.
Aurreko edizioetako
posten artean bi aukeratuko ditut. Bata Maiterena
da, batetik bere patio hezkidetzailearen proposamenagatik eta bestetik, emakume
izenekin, kaleen berrizendatzearen defentsarekin bat natorrelako. Besta Iratirena
da beste gai interesgarria aipatzeagatik: komunen erabilera. Irudi
esanguratsuak erabili ditu.
Bukatzeko eremu hezitzaileetan edo jendartean
lantzeko erronken artean hauexek aipatuko nituzke:
- Ikastetxeetan, espazio desberdinen okupazioa, antolaketa, diseinua eta erabilera aztertu alternatiba hezkidetzaileak bilatzearekin batera.
- Kaleen izendegiak ikastetxean aztertu, udaletxean ikerketaren ondorioak azaldu eta emakumeak bisibilizatzeko plan baten eskaera luzatu.
- Hedabideetan agertzen diren irudi eta eduki sexistak etengabe landu ikastetxeetan, maila guztietan.
- Ikasleei kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu- genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko ikus- entzunezko alfabetizazioa eskaini.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina