ARGIAk Iñigo Etxezarretari egindako elkarrizketatik ateratako gogoeta batetik ateratako ideia da, eta identitateekin zuzenki lotura duela iruditzen zaidana. Egia da gizonei zuzenduta egon arren pertsona guztietara estrapolatu daitekeela ideia. Iñigo egindako “hasi ulertzen zu ere subjektu penetrable bat zarela –eta ez naiz ari soilik sarketa unean zure uzkia pixka bat ukitzeaz; hori ere errentagarri izan daiteke–. Kontua da horretarako ez daudela prest.”
Uzkia beti izan da maskulinitate hegemonikoaren antitesia, uzkiarekin plazerra lortzea maskulinitate eredu horretatik kanpo dauden pertsonei egotzi baitzaie. Beste behin, guzti honek, sexu genero sisteman eraiki den gako dikotomiko zurrun bati erantzuten dio eta normaltasun hegemoniko bat ere ezarri du. Metafora bat egin nahiko nuke, ea azaltzeko gai naizen. Uzkia identitatea litzake, tabua den zerbait, esploratu ezin den zerbait eta gizon izan nahi badugu ukatu behar duguna, ez normatiboa finean. Identitateak ere horrela lirateke, normatik ateratzen den guztia, ukatua izan zaigu, ikertu ezina. Horrek pertsona bezala garatzeko aukerak izugarri mugatzen dizkigu eta hortik dator uzkia arakatzearen beharra. Ez sexu praktika huts bat bezala ulertuta (Iñigok dion bezala errentagarria litzateke) baizik eta identitate erreal eta aske bat lortzeko abiapuntua. Behin eta berriz aipatutako identitate zurrun hori hautsi eta irekitzen den abaniko berriak arakatu, sentitu, bizi eta gozatzeko aukera ematen duena. Hori litzateke benetako eraldaketa, eta aipatutako identitateak aske eraikitzen lagunduko ligukeena.
Curriculum ezkutuak oraindik ere pisu handia dauka gure hezkuntza sisteman. Gizartea azkar aldatzen ari da azken urte hauetan. Gure ikastetxeetan errealitate gero eta anitzagoak dauzkagu (edo orain ohartzen ari gara) eta protokoloak sortzen ari dira indarkerian eratorri daitezkeen kasuei aurre egiteko. Baina hezkuntza sistema ez da gai gizarteak eramaten duen abiadura jarraitzeko eta edukirik gabeko errespetura bakarrik mugatzen den eremu batera mugatzen garela esango nuke. Hau da, niri berdin dit zer den, klaseko beste ikasle bat da eta berdin tratatzen dut. Jarrera hori hasiera batean ondo iruditu arren, eskola hezkidetzaileak pausu bat gehiago ematera eraman behar gaitu: errealitateak ulertu, desberdintasuna goraipatu, ahaldundu, formakuntza, identitateak ez mugatu, zurruntasunetik ihes egin... horiek azkar batean etorritakoak. Errespetuaren izenean denak berdin tratatze horrek, benetan identitate anitz horien beharren erantzunean oso pobre geratzen garela esango nuke. Ez diogu benetan gizarteak aurkezten dizkigun erronkei aurre egiten.
Aurreko urteetako ikaskideen ekarpenetan murgilduta egon ondoren #Marijo-ren sarrera aipatu nahiko nuke, Sistema bitarra gainditzeko garaia azaleratzen du bere ekarpenean. Hori da, nire ustez ere gakoa. Paradigma dikotomikoa suntsitu behar da identitatearen garapen aske bat nahi badugu. Eta amaitzeko Maialen Lujanbioren altxorretako bat:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina