2021/02/16

IZAN nahi izan dudana izaten

 Aste honetako leloa: zer egin, nola esan, nola egin eta nor izan.

Hasteko, garrantzitsua da lau kontzeptu hauek ondo bereiztea eta ulertzea:

  • Sexua, giza gorputzaren ezaugarri biologikoak, kasu batzuetan forma anbiguoak dituztenak.
  • Generoa, eraikuntza soziala, gizarte eta kultura bakoitzak sexu bakoitzari esleitzen dizkion rolak eta portaerak.
  • Genero-adierazpena, pertsona mundura agertzeko duen modua.
  • Sexu-identitatea edo genero-identitatea, pertsona definitzen duen barne-sentimendua.

Pertsona guztiek dakite zein den beren generoa. Kasu gehienetan genero-identitatea bat dator jaio den sexuarekin, baina guztietan ez da horrela. Pertsona batzuei, jaiotzean, benetan direnekin bat ez datorren sexu bat esleitu zieten, eta, beste kasu batzuetan, ez dira identifikatzen ez genero maskulinoarekin, ez genero femeninoarekin.

Hau gertatu zitzaion Elsa-ri, berarentzat ez zen gorputz batean jaio zen neska transexuala. Hunkigarria da bere azalpena Extremadurako Batzarrean: "No permitan que nadie nos arrebate la felicidad".

iturria: elDiarioes
Duda barik, hauxe da gakoa, nire ustez.

Gaur egun, guztiok onartu beharko genuke IDENTITATE ANIZTASUNA balio positibo gisa.

argazkia: The New York Times

Ez litzateke Giza Eskubidea izan behar pertsona bakoitzaren genero-identitatea errespetatzea?

Nazio Batuen Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren Kontseiluak 2014an onartutako ebazpenaren arabera, gizaki guztiak aske jaiotzen dira, eta berdinak dira duintasunari eta eskubideei dagokienez, inolako bereizketarik egin gabe. Hala ere, munduko eskualde guztietan egiten dira sexu-orientazioagatik edo genero-identitateagatik pertsonen aurkako indarkeria- eta diskriminazio-ekintzak.

iturria: UN Human Rights

Post hau gomendatzen dut aste honetan. HEZIBERRI 2020, Euskal Dekretuaren analisia egiten da eta hor planteatzen den Norbera izaten ikasteko konpetentziaren osagaitzat jotzeagatik,  Sexu-nortasunaren autorregulazioa (54. orrialdean), hain zuzen ere.

Identitateen garapenean zein da curriculum ezkutuaren eragina?

Gero eta gehiago konturatzen naiz helduen ezkutuko curriculumaren garrantzia hartu beharreko elementua dela. Genero aniztasunarekiko tolerantziaren sustapenean, erreferenteak eskaintzeko eta pertsona guztiek identitate askatasunerako. Horrek, askotan, zerikusia du ezjakintasunarekin. Normalean, ematen ditugun mezuen garrantzia noraino ailegatzen den ez dakigunean eta mezu horiek ematen jarraitzen dugunean, ez gara jabetzen duten eraginaz.

Nire inguru hurbilean genero-identitateen inguruan behatzen konturatzen naiz badirela oraindik ere gauzak batzuk jarraitzen direla tabu izaten, eta horrek gutxi aurreratu duela gizartean eta eskolan. Prestakuntza, normalizazio eta onarpen sozial falta dago, oro har.

Hezitzaileentzat formazioaren garrantzia Moreno-k aipatzen du ARGIA aldizkarian: “Berdintasunean irakasteko, lehenengo berdintasun horrek norberaren barruan egon behar du; pertsona bat berdinzalea denean, transmititu egiten du, eta berdintasunean eta berdintasunetik irakasten du”, dio Morenok. Horregatik uste du edonork ezin duela berdintasunean hezi: “Badago irakasleen artean ideologia matxista duen jendea eta horiek ezberdintasuna eta diskriminazioa transmititzen dute. Arrazista den inork ezingo du inklusioan eta justizian hezi, berdintasunarekin berdin gertatzen da”.

Gai honi buruzko materiala bilatzen artikulu hau aurkitu dut Ume trans bat daukagu eskolan. Formaziorik behar dugu? Zein mezu emateko?. Oso interesgarria iruditu zait prestakuntzaren gakoak eta adibide argiak oso ondo azalduta daudelako. 

Mundu maskulinizatu batean bakarrik Maialen Lujanbiok jakingo luke hainbeste esaten gizartearen estereotipoz hiru bertso hauekin. "Ez andrea ez gizona", trantsizioan dagoen gorputz bat.

iturria: bertsoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina