2021/04/25

AURRERA GOAZ!!

 Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroa, beste bizi-une zeharo desberdin batean iritsi da neurera. Berritzegune batean hasi nintzen lanean, Hezkidetza eta Elkarbizitzako arduraduna izendatu ninduten eta gaiaren inguruan ikasi nahian nenbilela animatu nintzen ikastaroa egitera. Horrez gain, dana ondo bidean, ikastaroa bukatu bitartean, ama izango nintzen, beraz, ikastaroa egiteko beste arrazoi bikain bat ere banuen.

 

Aurrerapen pertsonalen artean aipatu nahi nuke ere, astero egin behar izan ditugun lan hauetan hartu dudan abilezia! Blogeko lehenengo sarrera egin nuenean makina bat zalantza, kezka eta buruhauste izan nituen, eta hemen nago momentu honetan lasai pantailaren aurrean idazten!

 

Nire sentipena da ikastaroan zehar erritmo azkar batean murgilduta egon naizela eta ez didala utzi ikastaroari atera niezaiokeen zuku guztia ateratzen. Dena den, dagoeneko aplikatu ditudan eta aplikatuko ditudan ezagutza garbiak eta hamaika baliabide eramaten ditut, materialek ere nirekin jarraituko dute, beraz, edateko beharra dudanean laranjei zukua ateratzen jarraituko dut! Eta ez pentsa, gurpil ero honetan bueltaka nenbilela gozamenerako parada asko izan ditut: ikastarokideen ekarpenak eta iritziak irakurtzea plazerra izan da eta irakasleek proposatu eta idatzitako irakurketek hausnarketarako mila momentu on eman dizkidate. 


 

Ikastaroari ondorengo hitz/sentipenak lotzen dizkiot: ITXAROPENA, hezkidetzaren bidetik, besteak beste, hainbeste behar dugun mundu parekide eta justuagoa lortuko dugulako. ABERATSA, edukiei dagokionez horrelakoa iruditu zaidalako eta ERABILGARRIA, esan bezala, erraz eta ez hain erraz aplikatu daitezkeen hezkuntza baliabide asko topatu ditudalako.

 

Jendeari orokorrean zalantzarik gabe ikastaroa egiteko esango nieke. Are gehiago, hasi naiz dagoeneko nire ingurukoen artean kanpaina egiten, jakin badakidalako, pertsona horiek aktibatu eta motibatzeko balio izateaz gain, irizpide garbi batzuk eta egiteko mila aukera zehatz jasoko dituztela.

 

Beraz, 22 aste hauetan lan talde polit hau osatu duzuen guztiontzat esker oneko hitzak ditut bakarrik, bihotzez,

 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina