2021/10/17

Lehen intimitatea, orain EXTIMITATEA

 Sare sozialen inguruan irakurritakotik eta gaur egun bizi dugun errealitatean erreparatuz,  argi dago dagoeneko mundu eta errealitate  digitalean murgilduta bizi garela, bai ala bai. 

 Hainbat ikerketek dioten bezala, eragin eta ondorio desberdinak ikusten dira gizartearengan. 

Gazteentzako, bereziki,  bizi-eremu eta harremantzeko modua bihurtu dira sare sozialak eta helduok ezagutu eta ulertu behar dugu lehendabizi; 

Nerabeekin lotuta, Medicus Mundik egindako ikerketa aipatuko dut; ikerketan ondorioztatu dute helduen eta gazteen artean arrail digital handia dagoela; askotan geuk, helduok, gure errealitate propioa deseraiki behar dugu, ulertu eta onartu behar ditugu nerabeen arteko harremanak beste modu batean eraikitzen direla eta sare sozialak kriminalizatzeari utzi, ulermen egokiago eraikitzeko eta sare sozialen bitartez sar daitekeen indarkeria sexistaren identifikazio eta prebentzioan nerabeei lagundu ahal izateko.

Bestetik,  nerabe bikoteetan sare sozialen bidez gertatzen den kontrola oso arriskutsua dela iruditzen zait, batez ere indarkeria sexistarekin erlazionatutako  jokabideak daudelako izkutuan.

 Hezkuntzan garrantzitsua iruditzen zait gune birtual partekatuak sortzea, sareak sortzea, koordinatzea, ea; hezkuntza  inklusiboaz ari bagara, teknologien erabilpena partehartzerako, enpoderatzeko eta giza- erlazioak sustatzeko izan behar da, hezkuntza baliabide bat baino gehiago, partehartze-, komunikazio- eta kolaborazio-tresna gisa, gizarte interakzioak sustatzeko.  ( Coral Elizondok,  triclab.es webgunean)



Sare sozialen bidez, ziberaktibismotik bideratzen diren ekimen hezkidetzaileak gizartean hedatu daitezke eta hainbatetan jarraitu eta parte har daiteke;: baina sare sozialak genero ikuspegian oinarrituta aztertu behar dira. 


Goazen ba ohitura onak hartzera!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina