Aste honetan landu dugun bezala, sexu-genero sistemak erabat eraikiak dira.
Amaren sabelean gaudela, gure sexuaren araberako genero eraikitze prozesua hasten da,
eta horrek ez du etenik.
Egiturazko eraikuntzak dira, etengabe mugak
ezartzen dizkiguten egiturak. Horiek deuseztatzea eta suntsitzea ez da lan
samurra, baina, zalantzarik gabe, feminismoa dugu horretarako tresna nagusi. Hala, hezkuntza eremura eramanda, hezkidetza izango dugu erraminta nagusi.
Izan ere, hezkidetza
hezkuntza-prozesu integrala da, non pertsona guztien erabateko gaarpena eta
berdintasuna sustatzen den. Prozesu horretan, desberdinkariak eta
diskriminazio-mekanismoak hautematen dira, eraldatzeko tresnak ezartzen dira,
eta aniztasun-afektibo-sexuala eta genero-adierazpen askea bultzatzen dira.
Egia
esan, gure egunerokoari begiratuta, oraindik ere, jaiotze unetik sozializazio
bidean lagun ditugun genero-estereotipazio asko daramagu gure barnean. Zer egin?
Bada, desikasten jarraitzea. Desikastea, ikastea bezala, amaigabea den prozesua delako. Bada jarrai dezagun
deseraikitze prozesuan.
http://www.hikhasi.eus/Albistegia/20180725/Zer_baliabide_ditugu_haurrak_era_parekidean_hezteko_
Honetan sakontzen jarraitzeko, aurretik argitaratutako sarrera hau aukeratu dut:
Gaiaren lanketak ikuspegi batzuetan sakontzeko aukera eman dit, eta hori beti eskertzekoa da. Uste dut gure egunerokoan naturaltzat hartzen ditugun jarrera, iritzi, joera... asko ditugula; baina horiek ere guztiz eraikiak dira. Horiek identifikatzeko baliabideak eta tresnak behar ditugu, baita gure ikasleak parekidetasunean hezteko ere.
Bide horretan, interesgarria da HIK HASI agerkarian argitaratutako elkarrizketa hau:
Deseraikuntzan aritzeko, sarri, erresistentziak aurkituko ditugu; estereotipazioa, sexu-genero sistema, desberdintasuna... barneratuta eta normaltzat hartzen duten lagunak, besteak beste.
Eta horiek gure aliatu bihurtzea ere izan beharko dugu erronka.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina