2021/02/03

Pandemiari biziraun eta gero, lanetan itotzear

 

ORIENTAZIOA, NIRE BAITAN ERE HASTEN DA

Aste honetako lana aurreko asteko postaren jarraipena da. Gaur sakonduko ditudan gauza asko aurretik hasitako lan batetik datoz eta.

Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna izan denez, honen inguruan hainbat datu esanguratsu aurkitu ditut. Aste honetan hauek azpimarratuko ditut. Juana Hernandez-ek, Ebaluazio Zuzendaritza Nagusiko kontseilari teknikaria, desgaitasunen bat duten nesken eta emakumeen hezkuntzarako eskubideari buruzko erradiografia orokorra egin du. Zentzu horretan, azpimarratu du “hay dos tercios más de niños escolarizados que niñas” eta existe una clara sobre representación de niños con discapacidad frente a niñas con discapacidad en las aulas, que se intensifica con el Trastorno del Espectro Autista (un 20% sobre un 4% respectivamente)”. 

Eskola-curriculum orok helburu bat du, helburu argi bat, eskolarizazio garaian gure ikasle GUZTIEI orientazio akademikorik onena eskaintzea.

Eskolatzearen azken helburua?

Hezkuntza baten ikuskera nagusia, pertsona berreskuratzea eta sendotzea eta haren duintasuna errespeta dadin nahi duena. Eskubideen jabe, bere buruaren errealizazioaren jabe eta bere bizitza pertsonal eta sozialaren jabe.

Nola lortu?

Pertsonak izaten eta gizakiak eraikitzen.

Zein helburu ditu hezkuntza ekitatibo batek?

  • Nortasun pertsonalaren eta kulturalaren garapena gizartean eta gizakien artean errespetua eta defentsa sustatzea.
  • Pertsona bakoitzaren kontzientziaren garapena sustatzea.
  • Bizitza sozialetan partehartze arduratsua sustatzea eta pentsamendu kritikoa sortzea.
  • Giza eskubideak babesten dituzten eta generoen arteko ekitatea sustatzea.

Zein dira orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik?

Zalantzarik gabe, IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA prozesuan daude oinarriturik. Erronkak, aldi berean gakoak dira. Egia esan, ardatz pedagogiko hezkidetzaileak, nik uste.

Hezkuntza parekidean askatasunak eta dialogoak duten garrantzia azpimarratu nahi nuke.

Hezkuntzan, curriculum-edukiek gehiegi presionatzen gaituzte, pertsona osoa prestatzeak duen garrantziaz jabetu gabe. Haurrak izan behar dira protagonistak.

Hezkuntzaren oinarrietako bat ASKATASUNA da. Haur guztiek dute kalitateko irakaskuntza jasotzeko eskubidea, berdintasunari dagokionez, baina, era berean, beharrezkoa da pertsona bakoitza bere nortasunaren esparruan prestatzea, guztiak desberdina bait gara. Beraz, pertsonaren hezkuntza-garapena askatasun-esparru batean egin behar da. La libertad se aprende ejerciéndolaClara Campoamor.

Bost urtetik aurrera, neskek mutilek baino muga handiagoak izaten dituzte adimendunak direla uste izateko, eta, ondorioz, konfiantza galtzen hasten dira beren gaitasunetan, askatasuna galtzen.

Emakumeek ez ezik, gizarte osoak ere bizitza duinagoa eta askeagoa izateko nahitaezkoa da genero-ekitatea bultzatzea. 

Beste aldetik, hezkuntzaren betebeharra da hezkuntza-komunitateko kide guztien bizikidetza eta lankidetza bultzatzea. DIALOGOA ezinbesteko tresna da ulermena errazteko eta bizikidetza hobetzeko. Iritzien arteko ezberdintasuna elementu eratzailea den gizarte bateko kide izateko, hala nola, pertsona guztiak onartzeko elkarrizketa erabiltzen ikasi behar da. Defendatu beharreko balioa da, elkarren ezagutza, ulermena eta ulermena bultzatzeko, adostasuna zabaltzeko eta desadostasun egoeretan bizikidetza hobetzeko. Beraz, ikaskuntza dialogikoa ikasleen orientazio akademikoan oinarrizko helburutzat hartu behar da. 

iturria: teleline

Dakigunez, Hezkuntza sistemak ez dira parekideak, hezkuntzaren jarduera guztietan indarrean dirau sexu bereizkeriak. Ikastetxeetan egunerokoan ematen diren osagai sexistak oraindik ere presente daude, ikasgaien ikuspegia guztiz androzentrikoa izatean gaiz, edukietan emakumeak batzuetan ahaztuak izateaz gain, etorkizuneko pertsonak egun jendarteak goraipatzen dituen balore maskulinoetan hezituak dira.

Post hau gomendatu nahi dut aste honetan. Oso egokiak iruditu zait Marian Morenoren “Queremos coeducar” liburutik ateratako jarraibideak, orientazioak eta tutoretza hezkidetzailerako gakoak.

Hobekuntza moduan hausnarketa txiki hau gehituko nioke. Gazteen hitza kontuan izan behar dugu eta nork bere irizpideak izan behar ditu berdintasuna eta pentsamendu kritikoa sustatuko duten erabakiak hartzeko.

Aste honetako mezu hezkidetzailerik? Pentsa zure gaitasunetan, ez zure mugetan.




2021/02/02

Orientazioa eta aukeren inguruan hausnartzen

 ORIENTAZIOA ETA AUKERA AKADEMIKOAK


Astean zehar egindako lanari buruzko hausnarketarako garaia da. 

Jarraian, emandako txostenean horrenbeste aldiz irakurri dudan hitzaren akrostikoa azaltzen dut, ORIENTAZIOA hitzaren akrostikoa:



O: OREKA
R: ROLA
I: IKASKETA
E: EMAKUNDE
N: ENPLEGUA
T: TESIAK
L: LANA
Z: ZUZENDARITZA
I: IKASKUNTZA
O: ORIENTAZIOA
A:ARLOA

 Eta honekin lotua, ihazko edizioan ikastarokide baten posta aukeratu dut: 

https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/02/jasaten-duguna.html

Zergatik? Oso erraz irakurtzen den textua luzatu du. Bertan ideiak argi azaltzen ditu:

 HITZ POLIT GUTXIAGO ETA EKINTZA GEHIAGO, GUZTI HAU ALDATZEA ZURE ESKU ERE DAGO! 

Ikasketak generoarekin lotzearen kontra aurkezten da Patxi eta berak bezala nik ere uste dut bakoitza libre dela eta eskubidea duela nahi duena izateko eta aukeratzeko.

2.bloke hontako 6.asteko Orientazio eta aukera akademikoen gaian, esanguratsuak egin zaizkit zenbat datu: 2020ko hirugarren hiruhilabetean esaterako, gizonen aktibotasun-tasa %59.3koa izan dela, emakumeen portzentajea %50.1koa Eustat iturrian oinarrituz.

Eta zer esanik ez soldataren kasuarekin... Izan ere Euskal Autonomi Erkideko mailan emakumeek %24 gutxiago irabazten dute batez beste.

Entrepesen zuzendaritza lanpostuei begiratzen badiegu, enpresaburu-erakundeetako zuzendaritza-kontseiluetan emakumeak %20koa da zifra.

Nire erronkarik nagusienak, ondorengo irudietan erraz ikusten dira: 







2021/02/01

HEZKIDESAREAN

Aste honetan curriculum zein baliabide didaktikoei buruz hausnartzean konturatu naiz Haur hezkuntzan zaila egiten zaidala egiten dugun guztiari “didaktika” ez esatea.

Izan ere, haurrak berdinak, objetuak eta helduarekin harremanduz eraikitzen duelako bere NIa, eta horren atzean dagoen guztiak izan behar duelako ZER eta ZERTARAKO jakin bat. Eta nola ez, zer eta zertarako hori BETAURREKO MOREDUNA izan beharra dago. Legeak berak ere horrela agintzen digulako, besteak beste Emakumeen eta gizonen berdintasunerako 4/2005 Legeak curriculumean genero-ikuspegia gehitzeko hobekuntza-proposamenak landu behar direla zehazten bait du. 

Eta inguruan aspaldian ahozkotasunaren inguruan kezka nabaritzen dudanez, euskarazko ahozkotasuna betaurreko moreekin lantzeko PATXINTXITXIKETAN proiektua ezagutzen duzue?




Curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak txertatzeko orduan agian indarrak gehiago batu behar ditugu eta sarean lan egiten jarraitu beharra dagoela esango nuke, betaurreko moreak inguruan zabalduz joan daitezen. Begirada hori zenbat eta gehiago hedatuz, orduan eta baliabide hezkidetzaile gehiago sortu, lehendik daudenak moldatu edo osatu, ordezkatu zein ikuspegi kritikoarekin mantentzeko lan eginez. Aste honetan proposatutako eskeman argi ikusten den bezala:



Irudia: Hezkidetzan Esku Hartzen


Bide honetan material hezkidetzaileak banatzeko zerbait sortuko bagenu? Nik izena eta logoa proposatzen ditut, kar, kar, kar:

Ezin dut bukatu aste honetan amorrua eta haserrea sortu dizkidan albistea banatu gabe:

https://www.argia.eus/albistea/ikasleak-sexuaren-arabera-banatzen-dituzten-26-ikastetxe-daude-euskal-herrian

Curriculumak eta legeak berak hezkidetza landu behar dugula agintzen duen garaietan, oraindik ere ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten eskolei administrazioak diru laguntzak ematea zilegi al da?

26 milioi eurorekin zenbat material hezkidetzaile sortzeko aukera egongo litzateke?

Zenbat sare lan zoragarri egin ahalko litzateke aurrekontu horrekin?


Azkenik, aurreko urte bateko Maiteren ekarpena aipatu nahi nuke, batez ere bere ekarpenean aipatzen duen testuak la innovacion educativa con perspectiva de género arreta deitu didalako, eta orain monografikoa irakurtzeko gogotsu nagoelako.

Hezkidetza eta Curriculuma

Baliabide didaktiko hezkidetzaileak Curriculumean txertatzeko zailtasunak ugariak dira. Eusko Jaurlaritzak nahiko balu erakunde publiko guztiak derrigortuko lituzke Berdintasun Plana edukitzera eta Hezkuntzako centro guztiak Hezkidetza Plana edukitzera eta bermatuko luke horrela izatea, beraz, zein da benetako zailtasuna? Ez al da izango oraindik matxismoa indar handia daukala eta ez dela gure agintarien prioritate bat? Emakumeak, Zer motatako hiritarrak gara? Legeak sortu egiten dituzte baina gero ez dira errespetatzen, edo diruaren kontuarekin dena justifikatu daiteke, ezta?

Aurrekoan Azaroak 25 ikasleekin lantzeko asmoarekin bideo batzuk ikusi genituen eta ikasleei eskatu nien idazlan bat egiteko eta Classroom-era igotzeko. Hogeitik 5 lana entregatu zuten, astebetera Alorburuak nirekin hitz egin zuen eta ikasle batek kexatu omen zela bidalitako lanagatik eta Lanbide Heziketako Curriculumean gai hau ez dagoenez eta nire programazioan ere ez, ezin nuela landu eta hare gutxiago lana eskatu, beraz zeintzuk dira zailtasunak? Ba horiek ugariak dira: Ikasleak, lankideak, Lanbide Heziketa, sistema patriarkala, Curriculuma, politikariak, gizartea, hezkuntza, familia…

Honako artikulua topatu dut non azaltzen da aste honetan ikusitakoa. eta bai aipatzen da irakasleak topatuko dituen zailtasunak.


Leloa aukeratzekoan luzeerarekin arazoak eduki arren hemen dago irabazlea:

Hau da aukeratu dudan post-a:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/01/baliabideak-eta-kurrikuluma.html

Bere ikuspuntua gustatu zait, bai argazkia eta bai itxierako esaldia.

Amaitzeko despedituko naiz hoanko bideoarekin

Bideoaren testuingurua honako web-ean topatu dezakezu



ZUEK ERABAKI ZER ERAKUTSI

 

 


Asteak daramatzagu ikastaroan hezkidetzarekin bueltaka. Nik esango nuke nahiko argi dugula hori dela bidea. Eta esango nuke ere hezkuntza munduan dabilen inor ez dela ausartuko kontrakorik esaten.

Zer gertatzen da orduan? Zergatik kostatzen ari zaigu hainbeste hezkidetza eskoletako ADNan egotea? Zein dira erresistentziak? Nola egin dezakegu horiei aurre egiteko?


Argudio asko zerrendatu ditzakegu eskolan eta curriculumean hezkidetzak dena zipriztzeko beharra defentzatzeko. Baina bi bakarrik emanen ditut:

  1. Hezkidetzarik gabe nekez lortuko dugulako jendarte justu bat.
  2. Profesionalak garelako. Eta, sinesmenez haratago, Hezkuntza arautzen duten legeek hala agintzen digutelako.

Bloke honen irakurgaian lege mordoa aipatu da. Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehazten eta ezartzen duen 236/2015 Dekretua azpimarratu nahi dut, hori baita derrigorrezko hezkuntzako curriculuma zehazten duena. Hara zer dioen curriculumaz eta baliabideez:

17. artikulua.– Hezkidetza-helburuak arloetan eta ikasgaietan txertatzea.

1.– Hezkuntza-eskumenak dituen sailak hezkidetza-proiektuak egitea eta hezkuntza-proiektu eta curriculumetan hezkidetzako helburu hauek sar daitezen sustatuko du:

a) Emakumeei eta gizonei esleitutako portaera-eredu soziokulturaletan oinarrituta eraiki diren sexuaren araberako aurreiritziak, estereotipoak eta rolak ezabatzea, sexu bateko zein besteko ikasleei beren buruak erabat garatzeko aukerak eskaintze aldera.

b) Emakumeen jakintza eta gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen soziala eta historikoa txertatzea, irakatsitako edukiak berrikusiz eta zuzenduz, hala dagokionean.

c) Beharrezko jakintzak gehitzea, etxeko lanak eta pertsonen zaintza dela eta, neskek nahiz mutilek gaur egun dauzkaten eta etorkizunean izan ditzaketen beharrizanen eta erantzukizunen ardura har dezaten.

d) Ikasleak trebatzea, aukera akademikoak egiten dituztenean ez ditzaten aintzat hartu gene­roan oinarritutako baldintzapenak.

e) Emakumeenganako indarkeriaren prebentzioa; horretarako, gatazkak konpontzeko indarke­riarik gabeko metodoak ikasiko dira, bai eta aniztasunean eta emakumeen eta gizonen eskubide- eta aukera-berdintasunean oinarritutako bizikidetza-ereduak ere.

2.– Era berean, ikastetxeek Oinarrizko Hezkuntzaren maila guztietako tutoretzan sartuko dute indarkeriazko jokaeren prebentzioa eta eguneroko bizitzari buruzko eduki zehatzak, eta bertan txertatuko dira gai hauek: etxea, pertsonen zainketa, harreman pertsonalen funtzionamendua, gatazkak konpontzeko indarkeriarik gabeko metodoak, eta sexuen berdintasuna eta aniztasuna errespetatzen duten bizikidetza-ereduak.

26. artikulua.– Curriculuma garatzeko material didaktikoak eta baliabideak.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen diren material didaktikoetan, hezkidetza-helburuak azalduko dira. Bestalde, hizkuntza ez da modu sexistan erabili behar, eta irudietan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta estereotipatu gabekoa bermatu behar da. Dena dela, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak debekatu egiten du pertsonek sexu batekoa edo bestekoa izateagatik duintasun gehiago edo gutxiago dutela edo sexu-objektu soilak direla adierazten duten testu-liburuak edo material didaktikoak zabaltzea eta erabiltzea, bai eta emakumeenganako indarkeria justifikatu, horri garrantzia kendu edo horretara bultzatzen dutenak ere. Era berean, aniztasun familiarra eta afektibo-sexuala agertu behar da curriculum-materiale­tan, gainerako errealitate kulturalak, etnikoak...

HORI GUZTIA… AGINDUZKOA DA!!


Emakundek 2018ko martxoak 8 dela eta argi uzten zuen: zuek erabaki zer erakutsi!!

 


 

Gure erabakia da, beraz. Teoria badakigu. Materialak badaude. Nahia badugu. Zailtasunak ere bai. Baina tira, ari gara!! Begira bestela Irungo Toki Alai eskolan egiten ari diren lana Nahiko programaren baliabideak erabiliz.




Uste dut ageriko curriculumean eta, batez ere, curriculum ezkutuan (zenbat lan!!) eragin nahi baldin badugu ezinbesteko 4 pausu eman behar ditugula:

  1. Sentsibilizazioa: eskola komunitate osoak hezkidetzaren beharra barneratu behar du. bestela, jai dugu!
  2. Diagnostikoa: eskolako benetako egoera ezagutzeko ezinbesteko lana da diagnostiko on bat egitea, zeri heldu jakiteko.
  3. Planifikazioa: diagnostikotik abiatuta, helburuak finkatu eta planifikatu.
  4. Ebaluazioa: egin duguna aztertuz aurrera jarraitzeko.

Bukatzeko, aurreko edizioetako ikaskide baten posten artean, Janirek egindakoa aukeratu dut nik aspaldian egiten dudan aldarrikapena egiten duelako: testu-liburua alboratu behar dugu eta bestelako baliabideak bilatu. Izan ere, uste dut testu-liburuek asko baldintzatzen dutela gelan egiten duguna . Aste hauetan material ugari biltzen ari gara, ezta? Badugu zeri heldu! 😉



 

 

 

Hezkidetza ipar, aldaketa helburu!

Kurrikulumaz eztabaidatzean edota hausnartzean, gaur egun autore ezberdinek kurrikulum ofizialtzat hartzen dutenaz mintzo gara. Kurrikulum mota hau hezkuntza sistemak barnebiltzen dituen programa, baliabide didaktikoak, metodologia eta helburuak barnebiltzen ditu. Batzuen ustetan, kurrikulum hau malgua da eta testuingurura moldagarria izan daiteke. Nire ustetan, aldiz, indarrean dauden eta planteatzen direnak zaharkituak ez ezik, eskola bakoitzaren beharrizanetara zein egoera berezietara moldatzeko aukera murritza dute. 


"Nolako jendartea, halako hezkuntza sistema" esaten zidan sarri lagun batek. Argi dago gure kasuan horrela dela. Sistema horren parte diren pertsonak erdigunean jarri beharrean, lar merkatuaren beharrizanei erantzun eta lan munduari begira diseinatua dago. Hori dela eta, hezkidetza eta honekin harremantzen ditugun baloreak alboratu eta androzentrismoa gailentzen da. Horregatik, eskoletan eduki zein baliabide hezkifetzaileak baliatzen badira, bertako hezitzaileen ezkutuko kurrikulumagatik dela uste dut.



Azkeneko urteetan, asko izan diren hezkuntza sisteman eta kurrikulumean eman diren aldaketak eta nire ustez, ikas komunitatea osatzen dugun agenteen inplikazio ezak hezkidetza bezalako elementuak kanpoan utzi ditu. Guk argi daukagu hezkidetza jendarte pareki baten eraikuntzan ezinbestekoa dela eta honetan sakontzeko eta indarrak metatzen hasteko urratsak emanak ditugu. Ondorioz, proposatzen dudan lema hurrengoa da:








Lemarekin jarraituz, jendartea pertsonok osatzen dugun heinean, jendarteak berak ere gu baldintzatu eta gugan eragiten duela aipatu beharra dago. Nire ustetan, hau ere hezkuntza sistemarekin gertatzen den zer Edo zer da. Horregatik, hezitzaile bezala erantzukizun bat daukagu eta ikas komunitatearen parte garen heinean, berau aldatzeko eta honetan eragiteko gai izan behar dugu.

Aurreko edizioetako postei dagokionean, Edurnek idatzitakpo hautatu dut. Behin nire hausnarketa plazaratuta, bere izenburuak arreta deitu nau, honakoa baita: alda ezina bada, begirada kritikoa piztu!. Orduan, nire buruan bueltaka hasi den ideia hurrengoa izan da: Zerbait dago aldatu ezin dena? Hezitzaile bezala belaunaldi berriak gure xede taldea izanik, ezinezkoa al da aldaketarik sustatzea? Zerbaiten alde ez bagaude, kurrikulumera mugatu eta berau transmititzen jarraitu beharko genuke?


Bakarrik hezkuntza askatzaileak/ hezkidetzaileak bermatuko du jendarte parekidea!