2022/11/05

Feminismoa denon kontua da!



    Duela urte batzuk feminista naiz entzutea ez zen ohikoa. Askotan ezjakintasunagatik eta bestetan gizarteko zenbait sektorek konnotazio negatiboa emanagatik gaizki ikusia zegoelako. Gaur egun, mugimendu feminista ezberdinei esker, gauzak ez dira horrela. Geroz eta gehiago entzun dezakegu gazteei, bai neska zein mutilei (oraindik gutxi diren arren) Feminista naiz esaten. Asko pozten naiz, baina oso kontziente naiz oraindik bide handia dagoela egiteko. Batzuetan ahoz gauza bat esan arren, benetako ekintzek ez baitute hori erakusten.

    Aurreko edizioetako FEMINISMOEN INGURUKO post hau aukeratu dut: FEMINISMOA ETA HEZKIDETZA EMAKUMEEN EZINTASUNAREN KONTRA.  Historian zehar eta arlo ezberdinetan emakume ikusezinei buruzko informazio mordoa plazaratzen duelako eta oso interesgarria egin zait #Lolak postean aipatutakoa: “Emakume ikusezinak ez dira existitzen; anonimatuan bizi dira; ez dute eskubiderik, ez askatasunik; ez dira ez norbanakoak, ez pertsonak; gizonek haietaz pentsatzen dutena dira. Hori izan da emakumeen errealitatea historian zehar”

    Nire ingurukoei GALDEKETA egin eta tamalez harritu ez nauen emaitza jaso dut: Curriculumean ez dute landu feminismoa sekula ere. Galdeketak, 35 eta 70 urte tarteko gizon zein emakume barneratu ditu. Galdetegiko persona gazteenek ere ez zuten curriculeman landu feminismoarekin zerikusirik zuen ezer eskola garaian. Gaur egun, pixkanaka-pixkanaka lanketa gehiago egiten ari dira ikastetxeetan. Batzuetan egun puntual edo asteko ekintza xumeak (M8, Emakume zientzialariaren astea…) eginez eta beste batzuetan transbertsalki landuz ikasturte osoan eta irakasgai ezberdinetan zehar.

Azkenik, EMAKUME FEMINISTA bakarra aipatzea zail egiten zaidan arren, Gloria Steinem aukeratu dut.




    Eta, nola ezagutu dut emakume hau? Askotan gertatzen den moduan film edo liburuei esker: 'Mi vida en la carretera' biografian oinarritutako, 2020ko 'The Glorias' pelikulari esker. Aktibista estatubatuar honek, emakumeen eskubideen alde borrokan hirurogei urte daramatza.

    Haurtzaro konplexua pasa ostean, 50eko hamarkadan Smith Collegen matrikulatu zen. Aukera hori ez zen ohikoa garai hartako emakumeentzat, baina bera ez zen ohikoa. Izan ere, berak ez zuen amatasunetik eta ezkontzatik espero zen bidea jarraitu nahi. Pasarte ezberdinen ostean, 'Esquire' aldizkarian freelance gisa lan egin zuen kontrazepzioari buruzko artikuluak idazten. Handik urte batzuetara, New Yorkeko “Playboy Clubean” infiltratu zen bertako  langileen baldintza iraingarrien berri emateko. Artikulu ezberdinetan abortuari buruz aske idatzi zuen eta   'erreprodukzio-askatasuna' kontzeptua sortu zuen: seme-alabak izateko edo ez izateko aukera-askatasuna.

    70eko hamarkadan beste feminista batzuekin elkartu (Bella Abzug eta Betty Friedanekin) eta National Women's Political Caucus sortu zuten, emakumeen alde lan egin zuena. 'Ms' aldizkari ikonikoaren sortzailea izan zen baita ere, historiako lehen hedabide feminista izan zena, emakumeen aurkako indarkeria bezalako gaiak azaleratzen lehenetarikoak izanik.

    Liburu ezberdinak idatzi ditu, hizlari moduan jardun du eta dokumental eta telesail ezberdinetan ekoizle moduan parte hartu du. Gaur egun, Feminismoaren alde lan egiten jarraitzen du eta iaz hain zuzen ere Komunikazio eta Humanitateen Asturiasko Printzesa Saria jaso zuen bere ibilbidea medio.


2022/10/31

EZ MOZORROTU, EZ BEGIRATU BESTE LEKU BATERA

Argazki honen bidez, genero indarkeriari buruzko egin dudan hausnarketa islatu nahiko nuke.

Izenburuan esan dudan bezala: EZ MOZORROTU , EZ BEGIRATU BESTE LEKU BATERA. Hori da zabaldu nahi dudan mezua, baina zer esan nahi dut horrekin? Hori azaltzeko bi ideia aztertuko ditut. Biak desberdinak, baina biak erlazionatuta eta biak erreliatate berdineko partaideak. Errealitate hori: GENERO-INDARKERIA.

1.- Alde batetik, genero- indarkeria gure eguneroko bizitzan, zoritxarrez, egon          ohi  da. Batzuetan aspektu edota egoera txikietan (baina ez horregatik                garrantzia   gutxiagorekin) eta beste batzuetan egoera larrietan. 

    Lehenak, askotan,  oharkabean pasatzen dira edo ez diegu inportantziarik            ematen. Horretarako betaurreko moreak jantzi behar ditugu. Hemen,                    mikromatxismoak sartzen dira. Eta batzuetan, gauza hauek txikiak izaten            hasten  dira, baina gauza larriak izaten (bigarrenak) amaitzen dira. 

    Eta hemen sartzen da nik aipatu dudan leloa: a) EZ MOZORROTU: Batzuetan        ikusten edo entzuten duguna, nahiz eta jakin ez dagoela ondo, mozorrotu            egiten  dugu  aurre ez egiteko. Adibidez: gure bikoteak bultzatzen gaitu eta          guk   justifikatzen dugu (mozorrotu egiten dugu): "ba, txantxetan izan da",          "beno, egun txarra eduki du gaur"... Eta EZ. Bultzatu gaitu eta ez dago                besterik. Eta guk, emakumeok, aurre egiten badiogu gizonek Mozorrotu egiten      dute: "ba, ez da izan ezer", "joe neska, ze kexati", "zelako tonteria"... eta EZ.      Bultzatu gaitu eta ez dago besterik.

    b) EZ BEGIRATU BESTE ALDE BATERA: gauzak horiek ikusten ditugunean ezin      dugu ez ikusiarena egin.

    Horrekin lotuta, aurreko edizioetako hurrengo posta aukeratu dut:


     Post horretan, hemen azaltzen saiatzen ari naizen aspektuak agertzen dira:         genero-indarkeria gure eguneroko bizitzan dagoela, gauza txikietan zein gauza     larrietan dagoela, gauza txikiak ez baditugu gelditzen larriak bihurtzen direla,       eta  mikromatxismoak oso arruntak direla. 

   Hala ere, Hezkideratzaren eskutik, egunen batean lortuko dugu. Hona hemen       "argitxo" bat.



                                             
2.- Badago beste ideia bat azaldu nahiko nukeena ea ondo adierazten dudan:            beste kultura batzuetako pertsona batzuek genero-indarkeriarekin lotutako          ohitura  batzuk mantentzen dituzte eta guk geuk, feministok, onartzen ditugu,      mozorrotu egiten ditugu eta beste leku batera begiratzen dugu: 

    a) onartzen ditugu eta haien aukera dela esaten dugu. Haien aukera? Noren              aukera? Gizonen aukera? 
    b) Mozorrotu egiten ditugu: Haien kultura errespetatu behar dugula esaten              dugu, eta batek ez dagoela ados esaten badu, arrazista eta intolerantea                dela  esaten dugu. Bai? Arrazista eta intolerantea genero-indarkeriaren                praktika batekin ados ez egoteagatik?
    c) Beste leku batera begiratzen dugu: "Beno, haiek jakingo dute; emakumeek          onartzen badute..." Benetan? Feministon borroka ez da emakume guztion            eta emakume guztientzako borroka?

    Gai hau ere hausnartzeko da.

Aski da

Genero-indarkeriari dagokionez, azken egunetan gertaera dramatikoak gertatu dira, eta nekez uler daitezke. Gazte batek kide baten sexu-izaerako bideo bat bidali die 100 kontaktuei. Bikotekideak emakume bati eraso egiten dio, eta komunikabideetan oihartzunik aurkitzen ez duten beste hainbat. Zaila da jatorria zehaztea. Denok dugu erantzukizuna. Ikastetxeek berdintasuna sustatuko duten hezkuntza-proiektuak izan behar dituzte. Komunikabideek saihestu egin behar dute genero-indarkeriako edozein jokabide goraipatzea. Are gehiago, edozein berdintasun-ekimen babestu behar dute. Botere publikoek prebentzio-politika erreal eta eraginkorrak diseinatu behar dituzte. Nahikoa dela esateko garaia iritsi da. Argi eta ozen esateko momentua heldu da , gure bizitzaren alderdi guztietan, pribatuak edo publikoak izan. #Amaia #AskiDa

2022/10/29

Azkarrak, gurekin!

Datu andana dugu, erakunde desberdinek argitaratutakoak, emakumeen gaineko indarkeriaren larria erakusten dutenak. 

Inongo gerran izan gabe eraildako emakume-ostea, etxean bizi duena indarkeria dela irratia entzunda jakin duen adineko emakumea, osabak egiten diona bere kulpa dela pentsatzen duen mutikoa, sufrimendua lotsaz izkutatzen duen aberaskumea… guztiak indarkeria matxistaren agerpen ikusgarriak. Sarri maitasunaren izenean egin direla esanez goxatuak eta oraintsu arte indarkeria domestikoa izateagatik etxe barruan konpondu behar zirenak. 

Aurrekoen ongarri dira egunero jasaten ditugun indarkeria sotilagoak, gizonek beraien pribilejioak mantentzea helburu dutenak eta urteetan gizarte guztietan ontzat hartu direnak; haien kontra agertu ziren emakume feministak sorgintzeraino. 

Aurrera pausuak eman dira gizarte mailan 90eko hamarkadatik hona: Me Too mugimendua, “Ez da ez”  legea lehen eta “Bakarrik bai dai bai” legea orain, autodefentsa feministako ekimenak, Hezkuntza afektibo-sexuala eskoletan, gizon batzuen inplikazioa borroka feministan…  

Maila pertsonalean dugu erronka handiena. Hori aurrera eramateko lagungarri iritzi diot irakurgaiaren hasieran Mari Luz Estebanen gogoeta askatasuna, justizia eta elkartasun gisako balioak maitasunaren aurretik jartzen dituenean. 

June Fernándezek proposamena “ mikromatxismoei mikroiraultzez erantzutea” bide beretik doa matxismoaren aurka irtenbide eta mendekurik onena gizaki aske eta zoriontsuak izatea dela esaten duenean.

Nola ekarri gizonak guztion borroka den honetara? aspaldiko buruhausteak ez du erantzun errazik. Zenbatetan entzun behar izan dugun gaizki egiten ari garela, ez dugula asmatzen haiek erakartzeko moduetan.  Izango da arrazoi punturen bat ziurrenik baina ardura beti gure lepo gainean jartze horrek sumindu egiten nau. Horregatik borroka lagun ditugun gizonak benetan azkarrak direla aldarrikatzen dut maritxuloen aurrean.  





Genero-indarkeria gure egunerokotasunean. Konturatzen ote gara?

Genero-indarkerian pentsatzen dudanean, burura etortzen zaidan lehen gauza golpeak edota irainak dira, baina hori baino ekintza gehiago barneratzen ditu eta askotan konturatzen ez garenak izaten dira, kasu mikromatxismo deritzona.

Baina zer da mikromatxismoa?

Honekin lotuta, honako bideoa gomendatu nahiko nuke:


Bideoa behin ikustean, edozein lagun-taldetan bizi ditugun egoerak ageri dira, ohikotzat ditugunak, baina bigarren begirada batean, betaurreko moreak jarri ondoren, mikromatxismo egoera piloa ageri dira. 

Ildo honekin jarraituz, Estatu mailako bi udalerritako udaletxeek prestatutako ekintzak plazaratu nahiko nituzke. Alde batetik, Kordobako udalak prestatutako irudia hau partekatu nahiko nuke, mikromatxismoak detektatu eta hauei nola aurre egiteko dekalogoa: 

Eta bestetik, Soriako udalak prestatutako machistometro  deituriko "jokoa". 

Esan beharra daukat, eskola eta unibertsitate garaian, ez nire ingurukoek, ez nik, ez genuela gai hau jorratzen. Ez ginen konturatzen genero-indarkeria mota bat zenik. Baina, azken lauzpabost urtetan, kuadrillan oso kontziente gara eta gure inguruko mutilek antzeko joera bat erakusten dutenean, (iruzkin, txiste, esaldi... matxistaren bat)beraiekin hitz egiten dugu pixkanaka konturatu daitezen jarrera eta jokabide matxista horiek aldatzea ezinbestekoa dela. 

Azkenik, aurreko ediziotako GENERO-INDARKERIARI BURUZ HAUSNARTZEN post hau gomendatu nahiko nuke, oso gai interesgarria aipatzen duelako: emakumeek beraien burua sexualki erabiliak sentitu izana eta lotsagatik inori ez kontatzearena hain zuzen ere.  Tabúa apurtzea ezinbestekoa da arazoa murriztu ahal izateko. Kontatzen ez dena, ez da gertatu…


2022/10/24

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN

NIRI BEREZIKI GUSTATZEN ZAIT HEZKIDETZAREN DEFINIZIO HAU: Hezkidetza-eskolaren maisu handietako batek, Mª José Urruzolak, honela definitu zuen: «neska-mutilak genero femeninoa edo maskulinoa alde batera utzita hezten dituena, hots, sexu-desberdintasunetik abiatuta hezten dituena, beren banakotasunaren garapena bultzatuta, baina gizarte sexista batetik sexu batekoa edo bestekoa izateagatik betetzeko eskatzen zaizkien rolak kontuan izan gabe» (1995: 267).

Eta orain nola desikasten da hori guztia beti gizarte sexista generoen sistema berean hezi bagaituzte belaunaldiz belaunaldi?

Desikasten.Desikasten ikasi behar dugu.

Prestakuntza eta formakuntza alderdi garrantzitsua da, hezkidetzaren 8 zutabeak aztertu, onartu eta bereizketa egitea. Beatrizek gomendatzen digunez AEIOUA metodoa aplikatzea.

A:Aliantzak sortu.

E:Experientziak konpartitu.

I:Ikasi ,formakuntza.

O:Oraingo errealitatea aztertu.

U:Umorea erabili.









Hezkidetza saretzen

           

              HEZKIDETZA SARETZEN…

Lehenengo eta behin esan beharra dut sare sozialen mundua eta teknologia orokorrean oso azkar doala eta oin dela urte batzuk “egunean” banegoen ere, gaur egun, gaia gainetik pasatu dit eta atzetik noa, hala edo nola helduko naizen esperantzarekin.


Sare sozial berriena eta nire kasuan esploratu gabekoa twiter  da. Sortu dut jadanik kontua eta orain kuxkuxeatu eta ezagutzen hasteko momentua irirtsi zait.

Facebook-a aspalditik daukat eta egia esan ez dut askorik erabiltzen, bakarrik interesgarria iruditzen zaizkidan artikuluak,…konpartitzeko. Bestalde, nire alaba nerabezara hektzear zegoela, Instagram instalatu nuen eta azkenean bere laguntzarekin ikasi dut maneiatzen, baina egia esan ez dut erabiltzen. Beraz nire erronka sare sozial hauetan murgiltzea eta erabilgarritasuna topatzea izango da.

Nire ustez erabilera zabala eta etekin haundia atera al zaie sare sozialei baina jakin ezkero zelan. Hasteko ikastaro honetan partekatuko den informazio, bideo,…en bitartez asko ikasiko dudalakoan nago eta bide batez HIKT-n ( niretzat berriak izan diren siglak dira, Harreman hitza)trebakuntza minimoa behintzat lortuko dudala espero dut.

 

Interesgarria iruditu zait artikulu desberdinetan jasotako informazioa, horri esker ikusten bait da oso argi ziber mundua ere, patriarkatuaren ereduak jarraitzen dituela eta emakumeen parte hartzea, rola,…zein den argi geratzen da.

Guzti honengaitik esango nuke dela ezinbestekoa ziberfeminismoa edota ziberaktibismo hezkidetzailea, baldin eta persona guzti-guztiak eta haien beharrak eta bizipenak kontutan hartzea nahi badugu eta errespetuan eta zaintzan oinarritutko harremanak sustatzea nahi badugu; hau da parekidetasuna ( etnia, sexua,…) bultzatuko duen    ziber-a behar dugu.

Bukatzeko, hona hemen poster digitala:

https://i.imgur.com/x7Ou65t.png