Gai honen inguruko bi ideaiarik
garrantzitsuenak azpimarratzekotan honakoak aukeratu konituzke:
1. Heziketa
afektibo-sexuala planteatzeko unean kontuan hartu beharreko aspektuen dekalogoa (irakurgaian agertzen dena).
Era berean, hortik zerbait aipatzekotan, “Zure gorputza da, ezagutu zure
eskubideak” foiletoa gailenduko nuke. Bertan ondo laburbiltzen dira haurrek eta
gazteek jakin beharko lituzketen hainbat gai eta hezkidetzatik landu behar
litzatekeen aspektu asko.
Adibide bat |
Hezkidetzaren
erronkei dagokionez, denak garrantzitsuak izanik ere, honakoak arlo asko
batzen dituelako azpimarratuko nuke.
“ Norberak
bere gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen edertasuna,
erakargarritasuna, sentsualitatea eta abarren balorazioa ahalbidetzen duen
heziketa sustatzea (erakarpen-eredu ez-normatiboak landuz)”.
Abiapuntu
horretatik, norberaren autoezagutza eta onarpenaren bidez, beste zenbait arlo
gaindituko liratekelako. Este baterako:
Sexualitatea ez
da berdin heterosexualitatea, genitalitatea, ezta koitoa egitea ere. Sexualitatea
eta berau bizi eta sentitzeko aniztasuna. Familia forma eta egitura ezberdinak.
Edota sexualitatearen ikuspegi heterosexual eta heteronormatiboa. Eta zer
esanik ez errespetuzko harreman afektiboen inguruan. Norberaren buruaren
autoezagutza eta onarpena, norberaren buruaren errespetua dakar eta honek
noberaren ahalduntzean elementu beharrezkoa da.
·
Beste gai askotan ematen den, bezala,
eskola-komunitatearen sentsibilizazioa eta formakuntza. Baina, garrantzitsua da
formakuntza hau zorroztasunez eman eta jasotzea, haur eta nerabeekin ari
baikara lanean eta hauen pentsatzeko eta sentitzeko eremuan sartzen ari baikara
·
Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko
mitoak deseraikitzea baita maitasun erromantikoaren mitoa eta amatasunarena (*)
(*) Oraindik ere izututa nago, norbaitek amatasunaren “etengabeko
zoragarritasuna” kuestionatzen duenean sortzen den tsunamia, ikus bestela
Samanta Villarrek bere “Madre hay más que una” liburua aurkezterakoan egindako
adierazpen batzuen ostean sortutakoak. Maitasun erromantikoaren mitoa lantzen
den bezala, gai hau ere ikasleen artean lantzea interesgarria litzateke,
amatasunaren mitoa, alegia.
·
Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea
(orientazioak, familiak, sentitzek erak, sexualitatea bizitzeko moduak…)
·
Sexualitate anitzen diskurtsoa gureganatzea.
Iazko postei dagokionez, Aida eta
Itsarorena aukeratu dut. Beren tutoretza planaren barruan landu izanaren
ondorioz honen inguruko ikuspegi interesgarria ematen dutelako. Nik etxeko
eremuan lantzen dut gaia, hortaz, niretzat hau, beste ikuspegi bat da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina