Bizitzak berezkoa du gatazka, elkarren arteko harremana bera da gatazka
Aitortu beharra daukat, gatazka hitza entzutean
negatibotzat jotzen nuela, bai hitz bera eta baita sorturiko egoera. Bizi izan
dudan hezkuntza eremuan ere, gatazkak zuzendu eta agertzea eragotzi beharreko
ekintza lez ikusia zen. Baina astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz
konturatu naiz, oker nengoela. Gatazkak
sortzen dira interes kontrajarriak daudenean eta hori bizikidetzaren parte bat
da. Hori dela eta, gatazka ez da
negatiboa, positiboa edo negatiboa, gatazka konpontzeko modua da; hau da, pertsona anitzek, elkarren
artean duten harreman mota da. Beraz, aipaturikoa aintzat izaik, esango nuke, dudarik
gabe gatazkak positiboak direla. Alde batetik, erronka handia suposatzen
dielako haurrei; helburu bateraezinak edukitzeak sortzen dien desafioa (emozio
eta adimena). Eta bestetik, gatazken trataera egokiak pertsonak eta taldeak
indartzen laguntzen duelako, harremanak sendotuz.
Iazko ekarpenei erreferentzia eginez, ondorengoa hautatau dut:
Oso interesgarria iruditu zait plazaraturiko Christopher Mooren gatazka sortzaileen inguruko informazioa. Eta horrez gain, Nerea Mendizabalen hitzaldia. Bertan, gatazken konponbideetan trebatzeko komunikazioaren garrantzia azpimarratzen du.
Gai honen garratnziaz jabetzeko, hezitzaileei ondorengo baliabidea gomendatzen diet:
Jolas kooperatiboak hautatu ditut; izan ere,
gaur egungo eskoletan, “irabazle- galtzaile” dikotomia oso errotua dago. Beraz,
sistema hierarkikoaren apurtzea eta erreferentea prozesua izatea positiboa
deritzot. Guztion partaidetza funtsezkoa da; elkar ezagutzea, partaide izatea,
kide sentitzea.
Eremu
hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkei erreferentzia eginez, funtsezkoena,
gatazken trataerarako kultura eredu
positiboa transmititzea da. Horretarako:
- Eskola komunitate osoaren kontzientziazioa
- Curriculumean txertatzea gatazken trataerarako behar diren konpetentzien garapenerako edukiak
- Aniztasuna aintzat izanik, gatazkei aurre egiteko estrategia anitzak. Kasuan kasuko egoerei egokiturik.
- Partaidetza sustatzea; horretarako testuinguru aproposak eraikiz.
- Antolakuntza kontuan izatea; arauak, espazioak, denbora … landu eta genero estereotipoetatik kanpoko antolakuntza bermatzea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina