Kaixo
kuadrilla.
Ni Irati naiz, 23 urteko azpeitiarra. Ihazko
ikasturtean Haur Hezkuntzako gradua amaitu nuen, eta bertako praktiketan
ikastaro hau burutzen ari zen irakasle batekin topo egin nuen. Eguna joan eta
etorri han ibiltzen ginen hemengo eztabaidak gure ahopera ekartzen, eta asko
erakarri ninduen. Jorratzen ziren gaiak nire inguruan sarritan eztabaidatu izan
nituen gaiak zirela ohartu nintzen; dena den, inguruarekiko iritzi kontrajarria
izan ohi nuen sarri, eta ezin izaten nituen nire argudioetara erakarri. Hori
horrela, ikastaro honek inguruari begiak zabaltzeko motxila osatzen lagunduko
didan esperantza dut.
Maite
ditut maite gure bazterrak, mendia eta itsasoa. Lehenengo
arnasalditik maite ditut euskara eta euskal kultura; harria, egurra eta euskal
lurra. Animalia banintz arkumea izango nintzateke, ardia gure ikur ulertu eta
mendiko askatasuna gogoko duena; aldi berean goxoa eta ingurukoen epeltasunaren
maitale dena.
Koloretako
ametsak egiten ditut esna nagoenean, oraintxe
amets grixak margotzen ditut, jarraian ortzadar koloreakoak. Ez nuke jakingo kolore bat autatzen, nire
egunak hamaika kolorez margotzen ditudala esango nuke.
Oroimenen
tokian dut nire abesti kuttunenetariko bat. Barne
kilimak dantzan jartzen dizkidate larruaren dardara, txapen txalo hots eta
hauspoaren arnasak. Horreteaz gain,
honela hasten da kanta: “hasiera batek beti eskutik dakar laguna, bidea egin ostean helmugan zain daukaguna,
bukaera izenarekin izaten da ezaguna, hasitakoaren amaieran zain edukitzen
deguna. “ Duela hilabete batzuk lagun
baten eskutik oratuta bide bat hasi nuen,
haur nintzenetik nire ametsa zena betetzeko bideari ekin genion. Bi aste soilik falta zaizkigu helmugara
iristeko, eta irrikaz gaude. Denoi esan nahi nizueke, ametsak egi bihurtuz lortu leike zoriona, segi adore betean egi
bihurtzeko esperantzak laguntzen dun bitartean.
Talde honek ere interes edo helburu komun
berdintsuaren biran egin nahiko duela dantza uste dut. Kideekin ditugun errezetak elkarbanatuz asko ikasiko dugula
deritzot, ikastaroarekiko dudan interesa, hezkidetzaren arloan ditudan gabeziak
osatzea da. Talde lanean ekinez, etorkizun urbilean gure gizartea Hezkidetzatik
elikatuko den esperantza dut. Salto egiteko pronto gatoz gu, mugak gainditzeko
dira!!
Mila esker, Mikel laboari, Pirritx eta Porrotxi,
Mikel Artolari, eta triki-frikiei… aurkezpeneko parte izateagatik!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina