“Gaur
egungo gizarteari zur eta lur begiratzen dion 25 urteko emakume gaztea” bezala
aurkezten dut nire burua. Zorionez
edo zoritxarrez, zaila egiten
zait gizartean eremu
ezberdinean ematen den
bortizkeria mota
ezberdina ulertzea, asko eta
asko ulergaitzak egiten zaizkit. Baina argi daukat horrekin amaitzeko
hezkuntzan aldaketak egin beharra daudela, eta ba
al dago hezkidetzaren bitartez lantzea baino aukera hobeagorik?
Lierni naiz, izatez
Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz, nahiz eta momentu honetan
euskaltegian egiten dudan
lan. Zorionez haurrekin eta helduekin lan egiteko aukera izan dut,
eta pertsonalki oso aberasgarria izan dela esan beharra daukat.
Helduekin lan egiteak
aniztasunean murgilduta
egotera eraman nau, niretzako esperientzia erabat aberasgarria
bihurtuz.
Beste
zenbaiten moduan, ez da lehen aldia hezkidetzaren inguruan
informazioa bilatu dudana. Feminismoa zorionez oso gaztetatik
interesatu izan zaidan gaia izan da, eta horrek azken urteotan
HEZKIDETZA ezagutzea eta lantzeak duen garrantzia funtsezkoa
dela konturatzera eraman nau. Baina gai honen inguruan hanka motz
geratzen naizela ohartu naiz, aurrera joateko makuluen laguntza
beharra daukat. Horregatik, hezkidetzaren inguruko ikastaro hau ikusi
nuenean, nik ditudan hutsune horiek asetzeko eta indartzeko asmoz
apuntatu nintzen.
Nire
burua azaltzen duten bi ezaugarri
aukeratu beharko banitu, arduratsua eta entzule ona
naizela esango nuke. Batetik, pertsona arduratsutzat ikusten dut nire
burua, hartutako betebehar eta lanak arduraz betetzen dituena. Behin
zerbait egiten hasi ez gero, amaitu arte amore ematen ez duen
horietakoa. Bestetik “entzule ona” esaten dudanean, jendeari
entzutea eta elkarren arteko ideiak partekatzea asko gustatzen
zaidala esan nahi dut. Modu honen bidez uste duguna baino gehiago
ikasten baitugu, aberasgarri bihurtuz. Ikastaro hau egiteko
metodologiak, elkarren artean ikasten lagunduko digulakoan nago.
Hezkidetzaren inguruan formatzeaz gain, elkarren artean lan egiten
ere irakatsiko baitugu.
Zein
kolorerekin identifikatzen dudan nire burua galdetzen didatenean,
berdea izan ohi da nire erantzuna. Berdea biziaren,
udaberriaren eta gaztaroaren kolorea dela esaten da; alaitasunaren
eta itxaropenaren adierazgarri baita. Naturarekin eta deskonexio
momentuekin lotu izan dut maiz, mendira joateko beharrarekin.
Beste garai batean, animalia izango banintz inurria izango nintzake seguru asko. Txikiak eta ahulak direla iruditu harren ez dira diruditena. Talde lanean aritzeko gaitasun oso handia eta dirudiena baina askoz ere indartsuagoak diren animaliak direla iruditzen baitzait.
Abestia
aukeratzea ez da erraza izan, baina nire memorian gorderik neukan
altxor bat berreskuratzea otu zait. Mila bider entzun arren, oraindik
ere indarra ematen didan abesti bat dela esan dezaket. Kokein
taldearen lotuta egon arren
abestiaren
letrak
zati batean dioen moduan, “ametsa ez da lurperatzen”. Eta
arrazoia du, ametsak errealitate bihur baititzakegu.
Amaitzeko,
ikastaro honekin aritzeko gogotsu nagoela esan nahi dut. Gai
interesgarria izateak eta inguruan praktikan jarri nahi izateak
ematen duen zirrara aprobetxatuz, ikastaroaz disfrutatu nahi dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina