Historian
zehar, gure sisteman murgildu eta arau zein legeen barnean aritzeko
marko legalak sekulako garrantzia duela ezin ukatu. Horren baitan
hartzen baitira erabakirik potoloenak, eta finean, justiziak
erabakitzen du askotan jendartean sortzen diren arazo eta gatazken
konponketak nolakoa izan behar duen. Baina ez hori bakarrik, legeei
esker, gizarteko politiken nolakotasuna definitzen da, alderdi
gehienen adostasuna eta elkar ekintzak bilatzen eta sustatzen
dituztelarik. Nolabait,
jendartean ematen ari den ikuspegi orokorraren aldaketa gisa ulertu
nahiko nuke.
Honenbestez,
irakurgaian ere
arakatzeko aukera izan dugunez, Euskal
Eskola Publikoaren legea
onartu zen 1995ean, eta bertan, irakasten zenaren izaera
hezkidetzailea aipatu zen erreferentzia garrantzitsu legez. Milurteko
Aitorpenean ere,
hezkuntza unibertsalaren aitortza egin zen emakume zein gizonezkoen
berdintasuna aipatuz eta emakumeen autonomia lortzeko apustua eta
ardura Nazio Batuetako erronken artean kokatuz. Ondoren etorriko dira
Genero Indarkeriaren
Aurkako Babes Osorako Neurrien Legeak
2004an eta Euskadiko
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak
ere, 2005ean.
Hezkidetza
eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planaren
ondorioz, 2013an
idatzia, orain
arte ikastetxeetan egiten ari zen hezkidetza lana errekonozitu
da eta ikastetxeen
arteko sare lana berrartu
da Berritzeguneetako mintegietan
egindako lana baliatuz.
Zentroen
arteko saretzea ekartzeaz
gain, mahai gainea jarri du lege honek, eskola
mistoak izate hutsak ez gaituela eskola hezkidetzaile batera
eramango.
Eta klabe aldaketa garrantzitsua da legeen moldaketa eta
eraginkortasunean eman den hori. Kontzientziazio eta jabetze honek
bultzatuko baitu benetako eta ardura betezko ekintza planak
diseinatzeko beharrezko bultzada ematea.
Heziberri
2020ak
emakume eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasuna lortzeko
pausuak ematen jarraitu behar dela errekonozitzen
du. Hezkidetza eta Genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko
gida-planak
helburu eta lan ildo zehatzak
markatu dituzte
etorkizunean aplikatzeko. Idatzita eta jasota dagoen horrek, gerora,
aplikatu eta egin egiteko aukerak eta exijentzia mailak biderkatzen
dituela uste dut, eta hargatik, aurrerapauso gisa ikus ditzakegu
azken legedien ekarpen hauek ere.
Nahikoa
al dira, ordea? Lege eta neurri politikoez ari garenean, babes
ofizial hori izateaz gain inbertsio esanguratsuak egitea dakar
berarekin, ezinbestean. Baina nola kudeatzen dira aurrekontu publiko
horiek. Benetan beharrezkoak diren hutsune eta gabeziak identifikatu
eta erroetara jotzen al dute? Nahikoa al da ikastetxeetan 8 orduko
tailer hezkidetzaileak egitearekin? Esku hartze puntualak egiteak
ikasle zein irakasleengan ikuspegia aldatzen hasteko zertzeladak ekar
ditzake... baina, nola baliatu gako aldaketa horiek, etorkizunean ere
eraginkortasunez eta modu aktiboan joka
dezaten... konpartitutako hausnarketa eta ariketa kolektibo zein
indibidualak ezerezean gera ez daitezen?
Argi
dago nonbaitetik hasi beharra dagoela, baina legeek euren helburuak
betearazteko nahia badute, eskubideak ez ezik, betebeharrak ere oso
aintzakotzat hartu beharko lituzketela pentsatzen dut. Alegia, ez da
nahikoa Berritzeguneko formazio labur bat irakasleekin, ez bada
eskola komunitate osora zabaldutako zerbait, eta ez bazaio jarraipen
iraunkorrik emango ibilbide honi. Legeek, markoek... aukerak zabaldu
eta zilegitasuna eman diezaioketa HEZKIDETZAren aldeko apustu
politikoari. Baina, oso kontziente izan behar dugu, hankak
lurreratzean eta errutinan eguneroko esku hartzera jotzen dugunean,
benetan landu beharreko eta mimatu, elikatu, zaindu,
formatu...beharreko pertsonak, eskola komunitatea osatzen duten
horiek direla. Ikastetxeetan atezainetik hasi eta sukaldari zein
begiraleetatik pasata, irakasle zein zuzendaritza karguek eta, nola
ez, famili anitzek... horiek denek behar dutela HEZKIDETZAren parte
aktibo izan. Eurak dira protagonista gure etorkizuneko erronkan. Eta
gurekin batera lanean jarri ez ezik, ez dugu belaunaldi berrien
hezkuntza eta hazkuntza prozesuan begirada feministarekin aurrera
egiterik izango.
Berdintasun
errealaren bidean dauden bi zeregin aipatzearren EAEko hauek
berreskuratu ditut posterako:
-
“Sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen
garapen integrala eskaini, bereizkeria mota oro baztertu eta
generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala
bermatzen dituena izango da. Horretarako, emakumeen eta gizonen
benetako berdintasuna bultzatuko da alor guztietan: curriculumean,
antolaketan...” Zeregin honetarako ezinbestekoa izango da nire
ustez esparru guztietan esku hartze eta erabakimena duten eragile eta
pertsonen FORMAKUNTZA espezifikoa eta oinarrizko ezagutza feministen
lanketa.
-
“Ebaluazio, ikerkuntza, berrikuntza eta irakasleen laguntzarako
zerbitzuetan hezkidetzan trebakuntza zehatza duen pertsonala
izatearen beharra adierazten du legeak, baita emakume eta gizonen
presentzia orekatua hezkuntza maila guztietan”. Hezkuntza
komunitateko profesionalen artean hautaketa prozesuan diskriminazio
positiboa egin beharko genukeela uste dut. Hizkuntzaren
normalizazioarekin gertatu bezala, bide beretik, hezkidetzan
trebatuta eta ekintzaile aritzen diren kideak saretu behar ditu
ESKOLA PUBLIKOAk. Eta horretarako, baliabideak behar izateaz gain,
hautaketa prozesuetan puntu gehigarriak emango dizkien xehetasunak
finkatzea izan zitekeen aukeretako bat. Baina zoritxarrez, egungo sistemak oraindik ere, Fratoren biñeta honen antza gehiago duela iruditzen zait...
Iazko
postak gainbegiratuta Maite A.S.rena gogora ekartzea interesgarria
iruditu zait. Aurkezpen
honetan partekatze dituen hausnarketekin bat egiteaz gainera,
Lekeitioko Eskola Publikoan egiten ari diren lanaren bideo bat ere
eskura jarri zuen, eta niri behintzat, adibide praktikoetara jo eta
hauen zabalpen zuzena egitea, arma inportantea iruditzen zait
hezkidetzan aurrerapausoak emate aldera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina