2017/11/26

Legeetatik abiatu eta Hezkidetza praktikatu!

Euskal hezkuntza sistemak legeria anitza  du:
¢Euskal Eskola Publikoaren Legea (1995)
¢Milurteko Aitorpena (2000)
¢Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea (2004)
¢Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak (2005)
¢Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoak (2006)
¢Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eraginkorra lortzeko Lege Organikoak (2007)
¢Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioak (2009)
¢EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI.Plana (2013)

¢Heziberri 2020

                                                           IBILBIDE HISTORIKOA
Ibilbide historikoari so eginez, 70 eta 80ko hamarkadan emakume feministek ikastetxeetan egindako lana goraipatzekoa da. LANBROA elkarte feministak lehenengo hezkidetza mintegia martxan jarri zuen
Lan gogor horren ondorioz,  90ko hamarkadan hezkidetzak bultzakada handia jasan zuen eta lurralde bakoitzean Hezkidetza Aholkularitza bat sortu zen.
Baina, 2001ean Hezkidetza Aholkularitzak desagertu egin ziren eta zalantzak heldu ziren. Hala eta guztiz ere, zenbait mintegik bere lanarekin jarraitzea lortu zuten, hori bai, Hezkuntza Departamentuaren babesik gabe.
2013an “Hezkuntza-sisteman Hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana” sortu zen. Honen bitartez, ikastetxeetan egiten ari zen lana errekonozitu egin zen eta berriro ere ikastetxeen arteko sare lana berpiztu egin zen, Berritzeguneetako mintegien bitartez.

 ZER DIO LEGEDIAK?
Legediak dioenez, Hezkuntza AdministrazioekEmakumeen jakintza eta emakumeek gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen sozial eta historikoa integratubehar dute. Baina, nire galdera da: Egiten da? Legediak dioena betetzen da? 


Beste alde batetik, sexismoa eta emakumeen aurkako indarkeria erreproduzitzen duten material didaktikoak debekatzen dira,halaber hizkuntzaren erabilera ez sexista eta irudietan emakume eta gizonen arteko errepresentazio orekatua eta ez estereotipatua agertzen direla kontrolatu beharko du administrazioak. Egiten da? Legediak dioena betetzen da? Hona hemen artikulu interesgarri bat ipuinen inguruan
http://www.revistaarcadia.com/libros/articulo/discriminacion-de-genero-en-los-libros-infantiles/62486




Legeak dioenaren arabera, oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit hauek ere:
Hezkidetza ikastaroak antolatu behar dira, irakasle formatuak izateko.
Emakume eta gizonen presentzia orekatua egon behar da ikastoletan.
Genero- indarkeriagatik desplazaturiko neska-mutilen berehalako eskolarizazioa bermatu.
Ikasketa eta lanbide aukera guztiak gauzatzeko estereotiporik gabeko orientazioa txertatu.

Aurreko edizioetako ikastarokideen ekarpenak irakurtzean, Maite magisteritzak egindakolegeak eta indarrean dauden arauak gustatu zait. Azalpen argiak eta hainbat material gehigarri ipintzeaz aparte, Maria Jose Urruzoloren “Reflexionar como profesionales” bideoa asko gustatu zait eta hori dela eta nire ekarpenean ere txertatzea erabaki dut:


Berdintasun errealaren bidean dauden 2 erronka nagusienak hauek lirateke:
Legeak idatzita bai, baina praktikara eraman behar dira, BETE BEHAR DIRA!
Irakasleak prestatu, FORMAKUNTZA ezinbestekoa da!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina