2017/11/27

MARKO LEGALA ERREALITATEAN GAUZATU



Gezurra badirudi ere, makina bat lege daude neska eta mutilen arteko eskubide eta aukera berdintasuna bermatzeko. Estatu maila, eskualde mailan... lege organikoak, dekretuak eta foru legeak...
Maila ofizialean berdintasuna bermatzeko tresna nahiko ditugu... beraz, zergatik ez dugu lortu?
Legeak, beharrezkoak eta ezinbestekoak badira ere, oraingoz ez dira nahiko izan, mendez mende sustatutako sistemari buelta emateko. Maiz aipatu dugun moduan aurrerapauso handiak eman ditugu (mendebaldean batez ere), baina bidea luzea da oraindik.
Hala ere, legedi multzo hau eskura izatea ongi dago. Gogoratzeko. Gogorarazteko. Askotan ahazten dugulako gure lanbidean, gure kurrikulumaren barruan, gure ikasgaia lantzeaz aparte, berdintasuna sustatu eta eskola hezkidetzailearen alde ekin behar dugula.


Loinaz Lekuonak eta Patricia Oregik Konpromezua eta Kontzientziazioa aipatzen dituzte. Gorka Manzarbeitiak, aldiz, Irakasleentzako Formazioa eta beraien Inplikazioa ezinbestekoa dela dio. Hauei nik gehituko nieke Inbertsioa.
Beraz, erakunde publikoek eta botere publikoek legediak argitaratzeaz gain, legedi hauek garatzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomiko eta gizakoak jarri beharko dituzte mahai gainean.

Beste urtetako lanak ikusita Maite AS-k egindakoa proposatuko nizueke.
Honetan esaldi garrantzitsua aipatzen da: “eskola mistotik hezkidetza eskolara salto egiteko garaia da”
Eskola mistoak ez du eskola hezkidetzailea bermatu. Ezin gara lokartu, aurrera pausua egin eta eskola hezkidetzailea lortzea da gure erronka.
Era berean, eskolan parekidetasun errealaren bidean, hau da, eskola hezkidetzaile errealaren erronka nagusiak aipatzen ditu eta benetan oso aproposak iruditzen zaizkit.



Nafarroaren kasuan, ikasturte honetan, apustu garrantzitsua egin da berdintasunaren alde: SKOLAE, Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateetan 2017-2021 urte tartean gauzatuko den Hezkidetza programa da.

Norberaren bizitza-proiektua aukeratzea, askatasunetik eta aukera-aniztasunetik, genero- baldintzatzailerik gabe, berdintasunik eza identifikatzen, haren aurka borrokatzen eta berdintasun-eskubidea gauzatzen (kultura, erlijio, gizarte-klase, egoera funtzional bakoitzaren esparruan) ikasiz.

Plana ikasketa-ibilbide batean ardazten da, eta helburuak eta jarraibide zehatzak proposatzen ditu hezkuntza-etapa guztietan zehar ikasgeletan aplikatzeko, 0-3 zikloan hasita 18-20 urte arte.

Plana lau ardatzen inguruan antolatzen da:
1- Kritika berdintasunik ezaren aurka eta aldaketarako gaitasuna
2- Autonomia, independentzia pertsonala eta enpleguaren zentraltasuna
3- Lidergoa, ahalduntzea eta partaidetza soziala
4- Sexualitatea, bizikidetza eta indarkeriaren prebentzioa

Eta hiru eremu hartzen ditu kontuan: Eremu pertsonala, Harremanen eremua eta Eremu soziala

Aurten Nafarroako 16 zentro hasi dira Programa honetan, modu esperimentalean.

Hona hemen Diario de Noticiasen agertutako albistea:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina