Gure jendartean, ez duenak hitzik, espazioarik, denborarik... ez du inolako presentziarik. Horregatik, denon artean aldarrikatu behar dugu.
Material desberdinak arakatu eta gero, Eskoletako kanpoko espazioa eta hezkidetza dokumentua aurkitu dut, interesgarria iruditu zait bertan egiten den hausnarketa, azken finean gaur egun eskolako patioak garrantzi berezia hartu du eta inportantea da horri buelta bat ematea.
Eremu hezitzailean, lantzeko erronkak honakoak direla iruditzen zait:
- Espazioa, denbora eta errepresentazioak duen garrantziaz ohartu eta sentsibilizazioa sustatu.
- Eskoletan, berdintasunerako espazioak diseinatu.
- Espazio bublikoan emakumearen ahalduntzea bultzatu eta hauen izenak erreferente bihurtu.
- Jolas ez sexistak sustatu eta genero roletan oinarritutako jolasak aldendu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina