Espazioaren eta denboraren erabilera aztertu beharreko alderdiak dira, emakumearen eta gizonaren errepresentazioan eragin zuzena baitute. Aste honetan gai honen inguruan hausnartzeko.
II Hezkidetza planak gai honi heltzen dio zuzenean, izan ere, plan honek proposatzen dituen zutabeetako batek, seigarrena hain zuzen ere, Espazioak ikastetxean, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak izenburua du. Zutabe honek ondokoa adierazten du:
Ikastetxeetako espazioak, jolas-orduetakoak bereziki, mutilek hartu ohi izan dituzte lehiaketa-jolasetan aritzeko. Gainera, espazio hori bera asko bereizten da mutil eta neska taldeetan, eta bi talde horiek ez diote elkarri asko eragiten.
Ikastetxeak ari dira eremu hori lantzen, eta badaude ikastetxeetako jolastokietan arrakasta izan duten proiektuak: bertako jarduerak eta espazioaren banaketa harreman berdinzaleagoak eta erabilera bidezkoagoa bultzatzeko diseinatu dira. Hala ere, beharrezkoa da hezkidetzako espazioak errazteko estrategiak ezartzen jarraitzea.
Honetarako hezkuntza etapa bakoitzak Hezkidetza Zutabe baloitzean egin beharreko lana adierazten da.
Hona hemen aste honten egindako akrostikoa:
Aurreko edizioetako ikastarokide batek egindako post bat aukeratu beharko banu, Garazi Esnaolak egindakoa aukeratuko nuke. Egiten duen errealitatearen deskribapena benetan erabilgarria da Garazi heldu nahi den hausnarketara heltzeko. Errealitatea modu gordinean aurkezteak erabat lagungarria da gai honen inguruan egin beharreko hausnarketara heltzeko, hau da, kontzientziak pizteko oso lagungarria suertatu daitekeela uste dut. Gainera hausnarketa bideratzeko galdera mordo eta oinarrizko egiten ditu.
Gai honen inguruan, aurrera egin ahal izateko sentsibilizazioa da gakoetako bat. Horretarako Beldur Barik Hezkuntza Baliabideen Gidan agertzen den jarduera bat proposatuko nuke. Jardueraren oinarria ikastetxe baten patioaren argazkia da. Argazki honetatik abiatuta ikasleak planoan kokatu beharko dira eta ondoren hainbat galdera proposatzen dira (Neskok eta mutilok espazio desberdinak erabiltzen dituzuela ikusten baduzue, zergatik uste duzue gertatzen dela hau? Uste duzue hau garrantzitsua dela? Zergatik? Nola aldatu dezakegu banaketa hau?). Eskola komunitatea osatzen duten eragileek egin beharreko hausnarketa dela uste dut, nahiz eta gidan ikasleentzako zuzenduta dagoen. Hausnarketa hau eraldaketarako hasiera izango litzateke eta.
Guzti hau eremu hezitzailean edota jendartean lantzeko erronkak hurrengoko hauek litzateke:
- Sentsibilizazioa. Gai honen inguruan kontzientziak piztea. Desberdinkeriak detektatzea. Kontziente egitea. Hausnarketa prozesuak bideratzea.
- Eredu berdinkideagoak, anitzagoak erakustea eta bistaratzea.
- Espazioak berdefinitzea. Ikasle bakoitza protagonista sentituz hazi eta hezteko aukerak sustatuko dira.
- Emakumeak bistaratu. Errekonozimendua.
- Garapen berdinkiderako elkarbizitza-espazioak eta denborak aztertzea eta birdefinitzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina