Emakumeen eta gizonen
errepresentzioa aztertzerakoan, espazioa eta denboraren erabilera, ikus-entzunezkoen
eta sare digitalen eragina eta pertsona guztien ekarpenen bistaratzea lantzen
dira, besteak beste. Hezkuntza eremuari dagokionez:
-
Nola
eskaini aniztasunaren errepresentazioa
ikus-entzunezko alfabetizazioan eta espazio literarioetan? Ikasleek kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual
desberdinetan sexu-genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko tresnak
lantzea hezkuntza sistemaren egitekoetako bat dela esango genuke. Eredu
berdinkideagoak, anitzagoak erakusten dituzten ikus-entzunezko ekoizpenak eta
literarioak bistaraziz.
- Zergatik egin
esfortzu hori? Pertsona bakoitzaren eraikuntza identitarioetan ikus-entzunezkoak
eragin handia izateko indar handia dutelako; ikuslearen mapa afektiboan erortzen
direlako telebista, film, serie eta literaturatik eratorritako irudimenezko
egiturak, sentimenduak, emozioak…Eta arrazoimenaren filtroa beharrezkoa delako norberaren
eta gizarte eraikuntzan.
Denbora eta espazioa aipatzerakoan, akrostiko honetan
laburtu nahi izan dugu gure ekarpena.
Argiñe Alacanok idatzitako Espazioak
eta denborak bizigarri egiten blog sarrera dakarkigu hona, hiri
analisirako egiten dituen ekarpenengatik. Inguru naturala eta soziala
uztartzen dira eguneroko bizitzan, eta gure herri eta hirietan garatzen dugu
eguneroko hori:
Eta hain zuzen ere, sentsibilizaziorako interesgarria
iruditu zaigu proposatzen duen tresna bat, “Eguneroko
bizitzarako espazioak” izenekoa:
Eremu hezitzailean espazioa
eta denboraren erabilera sozialaren esanahi anitzak lantzearen garrantzia azpimarratuko nuke ditugun erronken artean:
· - Zer den naturala eta zer den soziala aztertuz.
· - Noren espazioak eta noren denborak erabiltzen
ditugun eta partekatzen ditugun aztertuz
· - Ikus-entzunezko eta sare sozialen espazioak eta
denboren esanahiak aztertuz.
· - Norbaren “zentzua duen geografía”taz jabetuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina