2019/12/23

BISUALIZATU: GUZTIONA DA ESPAZIOA, GUZTIONA DA DENBORA





Errepresentazioa eta denborari buruzko nire hausnarketa gaiaren hasierako dokumentuetatik harturiko esaldi batekin abiatu nahiko nuke:
Jendarteratzeko prozesuan hezkuntzak duen erronkarik nagusietariko bat ikasle guztientzako berdintasunezko espazioak definitzea da, horrela bakoitza protagonista sentituz hazi eta hezteko aukerak sustatuko baitira. Ikusi dugu jada, itxuran soilik berdinkidea den hezkuntza-sisteman, hau ez dela berez suertatuko. Izan ere, esku hartze hezkidetzaile kontzienterik definitu ezean, sexismoaren zikloa etengabe erreproduzitzen baita.

Hau izango baita gai honekiko erronka nagusi bat, esku hartze hezkidetzailerik egin ezean ez baitira gauzak bere horretan aldatuko. Beraz, beha dezagun gure ingurunea, azter dezagun ikasleei, gazteei, seme-alabei eskaintzen diegun espazioa eta denbora, parekidea ote da?
Gela barruan nahiz kanpoan ditugun espazioen eta erabiltzen dugun denboraren azterketa eta kudeaketa, gaztetxoekin egiten dituzten parte hartzeak, guztien aukera berdintasuna bermatzen ote dugu? Edo ahots batzuk soilik entzuten dira beti?
Berma dezagun guztion ahotsa, guztion iritzi, txiki txikitandik. Aipatzen ez dena, entzuten ez dena, ikusten ez dena ez da existitzen. Ikusarazi dezagun bada!
Eskaintzen dugun barne nahiz kanpo espazioa ere aztertu beharko genuke eta eraldaketa hezkidetzailea bideratu komunitate osoaren parte hartzea bermatuz.

Eskola eremutik haratago espazio publikoari buruzko hausnarketarako erabilgarria iruditu zaidan bideo bat txertatu dut, espazio publikoa aztertu eta hemen ere eraldaketa parte hartzailea bidera dezagun: Emakumea eta hiri Foroak. Donostiako emakumeen mapa. Ana Txurruka: “Gure herrietakoeta hirietako kaleak gure kulturaren isla bat da…” oraindik ere gure hirian patriakartua dagoela…”


Beste ikasturteetako posten artean Edurne Iribarrenen ERREPRESENTAZIOAETA DENBORAREN ERABILERAREN INGURUAN HAUSNARTZEN  aipatuz bukatu nahiko nuke





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina