2019/12/23

PATIOA DENONA AL DA?

Aste honetan errepresentazioa eta denborari buruz hausnartzen egon gara eta hau izango litzateke nire akrostikoa:
Aurreko urteko post hau aukeratu dut  #ItziarIrigoienen

Oso ondo dagoela iruditzen zait. Bere akrostikoak nire atentzioa jaso du ikusi dudanetik! Asko gustatu zait letra eta marrazkiekin egin duen jokoa. Ikastetxeetako izenen azterketa ere oso originala iruditu zait, hauek ere oso esanguratsuak baitira. Kaleen izenak bezala, askotan ospetsuen izena daramate eta gehienetan, gizonenak. 
Horretaz aparte, esteka, bideo eta irudi interesgarriak txertatu ditu.
Bukatzeko, eremu hezkidetzailean lantzeko erronkak ere oso egokiak direla iruditzen zait.

Ikusi dugun bezala, guztientzat berdintasunean oinarritutako espazioak eskaintzea ezinbestekoa da eta eskolako patioa izango litzateke umeen sozializatzeko duten lehenetariko eremu publikoa. Ikasle bakoitza protagonista sentitu behar da eta horretarako bere eremua izan behar du, libre sentitzeko eta libreki gara dadin.
Zorionez, badira eskola aunitz eskolako patioen eraldaketa aurrera eraman dutenak, eta beste hainbat, horretan ari direnak. Baino ez da erreza izaten. Nire sentsibilizazioaren proposamena bideo honekin hasiko litzateke:
EL PATIO DE MI COLE 

Bideo honetan, neska eta mutilei eskaintzen zaien espazioaren desoreka salatzen du.
Bideoa ikusi eta gero, eskolako ikasleei emango nieke patioa aztertzeko eta nahiko luketenari buruzko hausnarketa egiteko aukera: Zer gustatzen zait niri egitea patioan? Non egoten naiz patio garaian eta non gustatuko litzaidake egotea? Zer kenduko zenuke eta zer jarriko zenuke patio berrian?
Hezitzaileok ere hausnartu beharko genuke nahi dugunari buruz: Zein balio gailentzen dira gaur egun patioan  eta zeintzuk nahiko genituzke ematea? Zein nolako harremanak sustatzea nahiko genuke patio garaian? Zein jarduera mota bultzatu nahiko genituzke? .
Guzti honi buruz gogeta egiteko oso esteka interesgarria uzten dizuet, Hik Hasi aldizkariakoa: “ESKOLAKO PATIOA. Ikasle guztiei leku egin nahian”
Badira eskolak patioaren eraldaketa gauzatu dutenak eta orain beste erronka batzuetan sartuta daudenak. Artikulu honetan, Igeldoko eskola jartzen du adibide gisa, patioa eraldatuz gain, aldagelak ere eraldatu dituztela eta orain generorik gabeko dutxak dituzte!!!.
Artikulu berean aipatzen du nola Ramón Bajo ikastetxean ere (Gasteizen) eraikina zaharberritu zutenean, komunak desbinarizatu ziren eta “pertsonentzako” komunak egin zituzten, bakoitza bere atearekin, erabiltzailearen generoa kontutan hartu gabe. Honekin, bitartasuna gainditzea, pertsonen ziurtasuna bermatzea, intimitatea eskaintzea eta garbitasuna zaintzea nahi izan da.
Ikusi dugun bezala, patioaren eraldaketa Hezkidatze Plana II.ean txertatuta dagoen gai bat da, konkretuki seigarren zutabean aipatzen dena: 
“6. Espazioak ikastetxean eta eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak.”
Beraz, eremu hezitzailean lantzeko erronkak honako hauek izan litezke:
  • Espazioen eraldaketa berdinkideak izan daitezen.
  • Denboraren banaketa berdinkidea ziurtatzea. Aztertu zenbat denbora eskaintzen zaien ikasleei eta saiatu arreta modu berdinean ematen.
  • Espazio eta denboraren gaiak mahai gainean jarri eta dauden ezberdintasunak ikusarazi, kontziente izan arte ez baitugu hausnartuko ezta aldaketarik egingo.
  • Hirietan dauden kale, eskola, eraikinen izenei buruz hausnarketa eta aldaketarako proposamenak bideratzea.
  • Ikus-entzun eta literatura aztertzea eta ikasleei eredu egokiak eskaintzea.

Bideo honekin uzten zaituztet:
Equal Playgrounds. ¡Vivir en igualdad mañana empieza jugando en igualdad hoy!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina