Hau da Haur Hezkuntzako 237/2015 Dekretuan, haurrak haur hezkuntzako etapa amaitzen
dutenerako lortu behar duten helburuetako bat: gailu teknologikoen eta digitalen gaineko
interesa adieraztea eta haiek erabiltzea, pertsona helduen laguntzarekin, gailuen
funtzionamendua ulertu eta ingurune fisiko eta soziala ezagutzen hasteko.
Hau izango da gure erronka gure haurrekin eta nire erronkatako bat hezitzaile moduan jaio den sexuari erreparatu gabe.
Haurrek, Haur Hezkuntzan, hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako konpetentzia lantzen
dute, eta gero eta eskuragarriagoak izaten dituzte informazioaren eta komunikazioaren
teknologiak. Tresna digitalak normaltasunez erabiltzeko aukera izan behar dute haurrek, eta
zenbaitetan, lehentasuna eman behar zaie tresna horiei baliabide tradizionalagoen gainetik,
desberdintasunak konpentsatzea baita Haur Hezkuntzako zereginetako bat.
Hau guztia irakurtzean, eta haur hezkuntzako maistra naizela esandako guztia lortzen saiatzen
gea egunero, atentzioa deitu dit EUS domeinua erresgistratzen duten ehuneko 25ª baino ez
izatea emakumeak.
7 milioi pertsonen artean, ehuneko 30ª baino ez gara emakumeazkoak.
Eskolan, baliabide materialek pizgarri ugariko inguru edo esparru bat sortu behar dute
hezkuntza-prozesuan, eta horren bidez elkarrekintzarako bidea zabaldu behar da eta haurren
jakin-mina agortezina piztu. Baina zer gertatzen da gero, pasillu arrosetan nekez aurkituko
baditugu tramankulu mekanikoak, manipulazio edo elkartzea jarraitzea proposatzen diren
jokarik ez badugu?
https://i.imgur.com/uYQWHfP.png
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina