Emakumeek sare sozialetan duten presentziari buruz irakurtzen dudan bakoitzean, deigarriena datuak dira, estatistikak... Harrigarria da, baina, aldi berean, kezkagarria da ere nola sistema patriarkalak zokoratzen gaitu sareetan.
Proposatatuako irakurgaietatik atera ditut datu hauek, honakoak eta ziur naiz bestelakoak ere argitaratu direla eta itzela da arrakala!
Argi dago erronkarik handiena dela AHALDUNTZE PROZESUA! Hezitzaile garen heinean gure neska (eta mutil) gazteentzat, sareetan egoteko ahalduntze prozesu horretan, bidelagun izan behar gara, erreferente eta bidaide.
Ahalduntze prozesu horretan hainbat erronka daramatza baitan:
- Sareetan egoteko presentzia areagotu
- Sarreetan egon bai baino nola egon ere landu beharko da: sareetan gure jarrera
- Zibergorrotoaren aurrean estrategiak partekatu
- Mutilekin lanketa berezia egin: ez izan konplize!
Ahalduntze prozesu horretan 4. puntuari arreta berezia jarri nahi diot. Zergatik ez dugu mutilengan ardura bideratzen? Zergatik ez dugu haiekin lanketa berezi bat? Zergatik ez dizkiegu erreferente egokiak aurkezten?
Kontu hau aspaldikoa dela badakit eta saiakera asko egiten ari dira, gizon*batzuk ditugu bidelagun baina gure mutil gazteek ez dituzte ezagutzen eta beharra dagoela iruditzen zait.
Denok gara zaurgarriak sareetan, denok sufritu dezakegu eta sufritzen ditugu erasoak, baina kontuz emakumeei jartzen zaizkigun “muga-paternalistak” gu babestu nahian…. Mesede egin baino kalte egiten baitu besterik ez! Kontu honen aurrean familiekin hitz egin beharko litzateke ere.
Argi dago egiteke asko dugula, baina baita egiten ari garena ondo egiten ari garela ere!
Birginia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina