2020/10/18

EMAKUMEOK ZIBERESPAZIORA ETA URRUNAGO HEL GAITEZKE


Emakumeon presentziaz ziberespazioan,interneten eta sare sozialetan, gure gizartean dugun presentzia publikoarekin askotan konparagarria dela iruditzen zait.

Egia da, askotan emakumeoi teknologia berrietan aritzea beldurra ematen digula, ez dugulako ondo menperatzen, jasotako hezkuntza baldintzatzen gaituelako...,baina ez nuen pentsatzen bigarren arrakala digitala sortzeko moduko zenik.

Ez dut uste berez gertatzen den egoera bat denik , emakumeoi berez ez dugula gustuko eta listo. Gizarte honetan ditugun  ereduak harremanetan, lanbideen aukeraketetan, estereotipoetan... eremu digitalean berrerreproduzitzen ditugu. Egunerokotasunean dugun aukera berdintasun falta, eremu horretan ere ematen da. 

HIKT an terminoa oso interesgarria iruditzen zait, eta berdintasuna eta hezkidetza bilatzeko aukera zabaltzen duela uste dut , betaurreko moreak jantzita bertan eragiten badugu. Bide berri bat zabaltzen ari da,  eta emakumeok parte hartzen ez badugu bertan gizonezkoek eraikiko dute berriro ere.




Ziberaktibismoaren garrantzia plazaratu behar dela uste dut. Gaur egun pertsonengan, haur eta gazteengan eragiteko bide azkarra eta zuzena da. Eta tresna hau, era egokian erabiltzeko gomendioak eman, berez duen eragiteko azkartasuna  aprobetxatuz. Gazteek oso argi izan behar dute zer den egokia eta zer ez, eta harreman eta jarrera batzuk ez onartu. 

Intimitatea babestu behar dute eta EXTIMITATEAK izan ditzakeen ondorioak jakin behar dituzte. Egon daitezkeen arriskuak ezagutu behar dituzte, baina beti hauek erakusterakoan jarrera proaktiboaren bitartez.

Azkenik ideia honekin  bukatu nahi dut:

Feminismoak erakutsi digu harremanak genero ikuspegian oinarrituta aztertu behar direla, eta sare sozial digitaletan ere hori egin behar dugu.



      Beldurrak kendu, eta ziberespaziora heltzeko gai garela siñistu behar dugu.


#alaitz

1 iruzkin: