Inkesta egiterakoan esparru desberdinetan daukadan inguruko jendea hautatu nahi nuen. Oso lagin txikia den arren errealitate desberdinak ikusteko asmoarekin. Nire adineko 3 lagun hurbili, nire senide bati eta 2 lankideri egin dizkiet galderak eta emaitza kuriosoak atera dira. Emaitzak laburbilduz:
|
Ezaguna Hezkidetza? |
Zer da? |
Jarduera ildoak? |
1. Kuadrilakidea |
BAI |
Neskak eta mutilak berdin heztea |
Hezkuntza formala berdintasuna |
2. Kuadrilakidea |
EZ |
--- |
--- |
3. Kuadrilakidea |
BAI |
Pertsona aske bezala garatzea |
Feminismoa, parekidetasuna |
4. Familiakidea |
BAI |
Denoi berdin irakastea
|
Feminismoa Hezkuntza |
5. Lankidea |
BAI |
Hezkuntzan neska eta mutilak berdin tratatzea. |
Hezkuntza |
6. Lankidea |
EZ |
--- |
--- |
Inkesta egiterakoan esparru desberdinetan daukadan inguruko jendea hautatu nahi nuen. Oso lagin txikia den arren errealitate desberdinak ikusteko asmoarekin. Nire adineko 3 lagun hurbili, nire senide bati eta 2 lankideri egin dizkiet galderak eta emaitza kuriosoak atera dira. Emaitzak laburbilduz:
- % 66arentzat ezaguna zen hezkidetza eta ezagutzen ez zutenak %100 gizonak ziren.
- Ezagutzen dutenen %100 hezkuntzarekin lotutako lanbideak dituzte.
- Garatzeko denbora asko ez izan arren BERDINTASUNA izan da gehien atera den hitza.
Zaila egin zait aurreko urteko ikaskideek egindako sarreretan bat aukeratzea. Hiruzpalau irakurri ditut eta beraiek egindako inkesten emaitzetan zentratu naiz gehienbat, nik egindakoekin antzekotasun handiak aurkitu baititut. #Josune edo #MonicaC bi aipatzekotan jendeak BERDINTASUN hitz askotan erabiltzen du Hezkidetza azaltzeko: mutilak eta neskak berdin hezi, tratu berdina mundu guztiari...
Hainbat zalantza sortzen dizkit BERDINTASUN hitz horrek. Lehenik eta behin mutil-neska binomio hori agortzen doala esango nuke, beraz zaila egiten zait definizio nagusian sartzea, askoz haratago doala ulertuta. Eta bigarrenik DENAK BERDINAK GARA esloganaren aurka nago. Aniztasuna goraipatu nahi den garai honetan nola denak berdinak garela? Ez dut berdintasun hitza ez erabiltzearen apologia egin nahi baina AUKERA BERDINTASUNA edo PAREKIDETASUN hitzak egokiago ikusten ditut. Besterik bururatzen?
Hezkidetza lantzeko argudioak baino bakoitzak bere buruari egiteko galderak planteatu ditut:
- Eskolak euskalduntzen ez duela argi daukagu, ikasleak aukera berdintasunean bai?
- Arreta jarri al dugu eraso matxisten inguruan ateratzen diren berrietan erasotzaile eta erasotuen adinean?
- Gure egunerokotasunean esku hartzeak egiteko zailtasunak aurkitzen ditugu? Formakuntza falta dago horren atzean?
- Zenbat denbora hartzen du hezkidetzak zure ikastetxeko bilera eta klaustroetan?
- Guk jasotako hezkuntzan genituen hutsune askoren gakoa izango zen akaso?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina