Aste honetan besteetan bezala ideiak, kontzeptuak, kontraesanak bor-bor dabilzkit buruan. Berrietan sare sozialetan, zoko guztietan gerra hotsak besterik ez dugunean entzuten esango nuke, jendartean dugun erroka nagusia dela bizitzaren balioa bizitzaren erdigunean jartzea, Gandhiren AHIMSA hitzaren mamia garatzea. Moral maskulino hegemonikoa, “aitaren ahots arau-egilea” gailenduz gatazken kudeta eta ebazpenetan ama-ahotsa erabili behar dugu Zaintzaren Etikan oinarrituta.
Ikastaroan zehar eskainitzako baliabide anintzak eskuragarri ditugu. Aste honetako nire proposamena ikasleekin lantzeko bi liburu dira, literatur liburuak parada eskainiko dutenak gaiaren inguan solasaldiak garatzeko. Hemez doaz:
Gerra ez du emakume aurpegirik, Svetlana Aleksiévih-ena non 2. Mundu Gerran parte hartu zuten Errusiako emakumeen testigantzak agertzen diren. Svetlanaren hitzetan, gerra honetan ez dago ez heroirik ez balentria sinestezinik, pertsonak bakarrik daude lan anker batean sartuta
Lisistrata, Grezia Klasikoko Aristofanesen komedia: Greziako emakume talde batek erabakitzen du Peloponesoko gerra amaitzeko modurik onena abstinentzia sexuala dela.
Convives-en web-orrialdean eskainitako bideoak Bienestar y CUIdadania, elkarbizitzaren inguruko hausnarketa teorikoak egiteaz gain ikastetxe desberdinetako esperientziak jasotzen ditu.
Aukeratutako posta, Erantzunkisuna da bidea , benetan beste bide bat ez dagoelako, emakumeen kontrako edozein motatako indarkeria mantentzen den bitartean gatazketan biziko gara; enpatia, elkarrizketak, tokian tokiko beharrak, elkarerantzunkisuna, benetan uste dut, ez dagoela besterik gatazkeei modu duin batean aurre egiteko!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina