Iazko ikaskide baten Blog-eko post-a:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/03/gatazkak-hezkidetzaren-ikuspegitik.html
“GATAZKAK
HEZKIDETZAREN IKUSPEGITIK HAUSNARTZEN”
Post hau aukeratu dot lehendabizi bere erakargarritasunagatik. Egia da gero testuan bertan ez dagoela sakontasun gehiegirik eta hori hobetu beharreko izango zala. Baina dauden edukiak, estekak, bideoak eta irudiak oso egokiak iruditu zaizkit, baita modu egokian aurkeztuak.
Gai honek hezkuntzan duen garrantzia erakusteko
ikerketa, baliabide edo proposamen adierazgarriren bat gomendatu:
“Conflictos y estrategias del profesorado en la aplicación de planes de igualdad en centros educativos” Luisa Vega Caro. Tesi doktorala da. Hona hemen esteka zuzena:
“Gure ikerketan, garrantzi berezia du ikastetxeetan
berdintasunaren arloko politika berriak ezartzearen ondorioz sortzen diren
gatazkak aztertzeak, testuinguru egokia baita
irakasleek arauak eta praktikak nola ber interpretatzen eta negoziatzen dituzten
aztertzeko. Ikastetxeetan generoa
eraikitzean sortzen diren gatazken azterketari esker, gai horretan
aldaketa-prozesuak nola gertatzen diren uler daiteke. Berdintasun-politikek
eta -legeek gizarte-bizitzarako baldintza berriak sortzen dituzte, baina horien
arrakasta eta iraunkortasuna pertsonek gizarte-testuinguru esanguratsuetan
egiten dituzten praktiketan eta ohituretan ber interpretatu eta barneratzen
dituzten genero-arau eta -kode horien araberakoak dira. Aurkezten dugun
ikerketa-txostena bi bloketan egituratzen da; lehenak azterketaren esparru
teorikoari heltzen dio, eta bigarrenak azterketaren zati enpirikoa aurkezten
du”.
Era berean , beste bideo hau ere partekatu
nahi dot hemen. Bertan gure erkidegoan eta hezkuntza eremuan hain figura esanguratsua
den Neli Zaitegiren hitzaldia dago.
Hezkidetzari zuzenenean enfokatuta ez badago ere bai hitzegiten du gatazken
irtenbide baketsuetaz.
https://www.youtube.com/watch?v=nNOdDtwY1uM
Zein da zure ustez egungo egoera eremu
hezitzaileetan/jendartean? Zein erronka nagusiak?
Eremua hezitzailean erronka hau litzateke nire
ustez garrantzitsuena:
-ikastetxeko bizikidetza bi eremutan landu
beharra: alde batetik prebentzio eremua.
Gatazkak sortu baino lehen giro ona lortzeko ahaleginak egin behar dira,
gatazkak ekidituko dituen giroa hain zuzen ere. Horretarako ikasleentzako
tailerrak prestatu ahal dira. Irakaslegoa ere formatua egon behar da gai
honetan. Aldi berean ikastetxeak Bizikidetza Plana izan behar du. Bigarren
eremua: gatazkak sortu ondoren
bilatu behar diren bideak ere baketsuak izan behar dira, noski. Horretarako
ikasleen eskubide eta betebeharren 201/2008 Dekretua ezagutzea ere ezinbestekoa
da, batez ere DBH-n.
-Jendartean gauzak zailagoak ikusten
ditut. Egun Europan daukagun egoera nahiko esanguratsua da: uste genuen gure
kontinentean bakea deuseztatzea berriro ezinezkoa zela (Yugoslaviako kasua
XX.mendekoa izanik uste genuen errepika ezina zela XXI.mendean). Eta begira
nondik Errusiak ez du bilatu gudaz aparte beste modu bat bere nahiak
bideratzeko Ukraina dela eta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina