Astean zehar nire baitan
bor-bor ibili diren hurrengo ideia
nagusiak
- Hezkuntza afektibo-sexualaren lana gugandik hasi beharko da. Beharrezkoa da barnera begira jarri eta gure barrenean ibiliz sinzeroak izatea aitortzeko eta aztertzeko gure mugak, ahuldadeak, beldurrak eta ezintasunak, gure potenzialidadeak ahaztu barik
- Afektibitatearen esanhaia oso abesgarria iruditu zait, polita; harreman positiboak gure buruarekiko, beste perstonekiko eta naturarekiko .
- Sexu
eta sexualitate terminoen arteko bereizketa garrantzitsua iruditzen zait, aldi berean inportantea da sexualitatea eraikuntza sozial
moduan ulertzea. Sexualitatea naturak emandako zerbait bezala ikusi da eta
ikuspen determinista horrek heziketa afektibo sexuala modu negatibo
batean eragotsi du .
- Nire
ustez, harreman afektibo-sexuala adieraztean, generoaren ikuspegia sartzen ari
gara adierazpen horretan. Zergatik? Harreman afektiboa harreman positiboa
izango da eta positiboa, eraikitzailea,
berdintasunezkoa ezin izango da izan, harreman
horren barruan emakumeen aurkako indarkeria edozein modutan legitimatzen den bitartean.
- Heziketa
afektibo sexualarekin HHtik hastea
- Izaki
sexuatuak gara eta gure ikasleak, gure
seme-alabak sexualitatearen inguruko informazioa bilatu edo aurkituko dute .
Guk ezer egin ezean pornoa izango da
informazio iturria eta pornoak plazaraten dituen eredu matxista eta irreal
guztiak barneratuko dituzte.
Baliabideen artean ezin dut aipatu gabe utzi
Hezkidetzaguenko 7. Zutabea: Berdintasunezko hezkuntza afektibo eta sexuala non
ondo zehaztuta HHtik BDHko 4.mailara
arte jarduerak jasotzen diren.
Ikasgelan sexu heziketa lantzeko eskuliburua ere post
batzuetan jasota dago baina berriro hemen aipatu eta jasotzen dut
Gure barneko mugak gainditzea, gizarte heteropatriarkalak sortutako mugak
gainditzea eta eskoletan hezkuntza afektiboa sexuala txiki-txikitatik jorratzea; aldi berean normaltasun eta aniztasun anitzen
terminoen erabileran inplizituki dagoen dikotomia gaindituz, jendarte
osasuntsuagoa eta askeagoa eraikitzen joan
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina