▶ Zein
izan dira astean zehar bor-bor ibili diren ideia nagusiak?
Esaldi hauek deigarriak iruditu zaizkit. Gaur egun horrelako pentsamenduak izateak harritzen nauelako...
- Sexualitatea ere eraikuntza soziala da. Ez
baduzu sexualitate-ereduak jarraitzen jendarteak ez du “normaltzat” hartzen.
- Sexualitatea koitoarekin lotuta dago eta koitoa
ugalketarekin.
Azken esaldi honekin lotuta neure burua hasi da ugalketan pentsatzen,
ugalketaren helburuetan, bikote homosexualei buruz eta haien haurrak izateko
nahiak…eta horri buruz bilatu dut informazioa. Besteak beste, honako albiste
hau aurkitu dut. Albisteak haurrak adoptatzen
dituzten bikote homosexualei buruzkoa da: (
Aste honetako gaiaren inguruko baliabide (abesti, irudi, bideo), irakurketa edo
erreferentea izan daitekeen norbait proposatu ikasleekin erabiltzeko)
https://freedamedia.es/2021/06/07/ser-un-buen-padre-no-tiene-nada-que-ver-con-la-orientacion-sexual/
Artikuluan, bikote homosexualek haurrak adoptatzearen aurka dauden
pertsonen arrazoiak aipatzen dira:
-
“Ez gara
naturaren kontra joan behar”
-
“Jainkoak ez
du hori nahi”
-
“Gurasoak sexu
berekoak izateak eragina izan lezake seme-alaben sexualitatean”
Baieztapen horiek irakurri
ondoren ikasleekin lantzeko gai ona iruditzen zait.
▶ Hautatu eta
gomendatu aurreko edizioetako sarreraren bat.
Iazko sarrera hau
gomendatzen dut oso interesgarriak iruditzen zaizkidalako partekatu dituzun
bideoak
https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/03/hautsi-eraiki-aske-bizi.html
Baita, erronken artean, aipatu duen azken esaldia:
" plan zehatzak garatu behar ditugu ikastetxeetan eta garrantzitsuena: plan
horiek gauzatu egin behar dira modu koordinatuan ondoren egindakoa ebaluatu eta
hortik hobekuntzak diseinatuaz aurrera egiteko".
Askotan, hainbat eremutarako plan estrategikoak sortzen
dira, besteak beste, aniztasuna lantzeko, baina, gero, benetan gauzatzen al
dira? Horien jarraipena egiten al da? Zer gertatzen da ikasturte batetik
bestera? Ba al dago jarraipenik? azken galdera honen erantzuteko kontuan izan
behar dugu irakasleen behin-behinekotasunak ikastetxeko planen jarraipen egokia
eragozten baitu.
▶ Zein da
zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusia?
Jarraitu behar da,
oraindik, heziketa afektibo-sexuala txikitatik lantzen baina irakasleok gogoratu behar dugu ere
ikasle migratzaileen egoera. Horiek, bereziki, behar dute gure sostengua. Haien
familiak, jaso duten kulturagatik, beren sexualitatea adierazteko oztopo
gehiago jartzen dizkiete.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina