2019/11/22

HEZKIDETZA ETA LEGEAK

Aurreko urteetako ekarpenetatik hauxe bertaratu nahiko nuke:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/legediari-buruz-hausnartzen.html
Erakargarria egin zaizkit bere haunarketak eta jarri dituen irudiak.

Ezagutzen ez nuen legea II. Hezkidetza-plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean 2019-2023

Oso interesgarria dela iruditu zait eta beharrezkoa.


2019/11/21

Legea eta errealitatea zein urrun dauden!




Deigarria egin zaidana zera da, zenbat lege dauden eskolan berdintasuna babesten eta zein gutxi betetzen diren errealitatean. Lege hauetan eskatzen den guztia bete izan balitz, gure eskolen eta gure jendartearen egoera oso desberdina izango litzateke.

Legen artean HEZIBERRI 2020 aipatuko nuke, Curriculuma osatzeko proposamenak, 17 artikulua:

b) Emakumeen jakintza eta gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen soziala eta historikoa txertatzea, irakatsitako edukiak berrikusiz eta zuzenduz.
d) Ikasleak trebatzea, aukera akademikoak egiten dituztenean, ez ditzaten aintzat hartu generoan oinarritutako baldintzapenak.
Curriculumari buruzko atala ez da betetzen, nire ustez, bigarren hezkuntzako ikastetxe batean ere ez. Eta ez da erraztasunez beteko, errealitatea hau delako: irakasleek testuliburuen curriculuma jarraitzen dute, eta argitaletxeek ez dituzte inoiz
 sartu emakumeek historian curriculumari egindako ekarpenak.
Orientazio dela eta, Neskak Bigarren Hezkuntzan badute guztiz barneratuta genero estereotipoak eta horiek beraien hautaketa akademikoak eta bere etorkizunerako irteera profesionalak baldintzatzen dituzte.






Aurreko edizioetako posten artean, Patricia Oregirena aukeratu dut. Batez ere oso bisuala eta erakargarria delako bere ekarpena. “Piktochart" programa erabili du bere ekarpen guztiak aurkezpen batean antolatzeko. Benetan ikusgarria da.



Azaroaren 25a oso gertu dagoenez, Txurdinaga berritzeguneko sitean hainbat materiala eta proposamenak batu ditugu:

Amaitzeko Orfidal abestia, Anita Parker eta La furiarena jarri nahi dizuet.







HEZKIDETZAREN MARKO LEGALA PRAKTIKARA ERAMAN NAHIAN


Aste honetan gogoeta egin ostean, ondorengo hitz-hodeia atera zait:

 

Lehenik eta behin, Aurreko urteko bat aukeratzekotan
#ArtaldetikAT-ek idatzitakoa aukeratu dut. Oraingoan askotxo kostatu zait aukeratzea, bat baino gehiago gustatu baitzaizkit eta askorekin bat bainator. Baina berak esandako guztiarekin bat egin dut eta nola egituratu duen lana ere gustatu egin zait.


Bigarrenik, EZAGUTZEN EZ NUEN ETA ESANGURATSUA EGIN ZAIDANA azalduko dizuet:

"4/2005 LEGEA, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

Eusko Legebiltzarrak otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei

Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

ZIOEN ADIERAZPENA

III.zioa



“Titulu horretan jasotzen diren printzipio orokorren ondorio gisa, lege honetan bultzatzen den berdintasuna berdintasun zabala da; izan ere, berdintasun horrek, eskubideak, agintea eta baliabide eta onura sozial eta ekonomikoak eskuratzeko abiapuntu diren baldintzak ez ezik, horiek guztiak gauzatu eta behar den moduan kontrolatzeko baldintzak ere ukitzen ditu. Halaber, berdintasun horrek emakumeen eta gizonen aniztasuna errespetatzen du, eta horien berezitasunak integratzen ditu, gaur egun gizonen eredua ezarri eta orokortzeko zabaldu den joera zuzentze aldera. Horrenbestez, ondokoa da helburua: emakumeak eta gizonak, ezberdinak izaki ere, berdinak izatea. Horixe da, hain justu ere, legearen izenburuan "emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna" barik "emakumeen eta gizonen berdintasuna" jarri izanaren zioa. Horrela, itzuri egiten zaio emakumeen eta gizonen egoeren arteko konparazio hutsa egiteari, zeren egoerok besterik gabe erkatzeak sarri askotan hierarkia bat islatzen baitu berez; izan ere, hierarkia horren arabera, gizonen egoera da xedetzat hartzen dena, eta emakumeek horretara moldatu behar dute, beren balio, gurari eta jomugei uko eginez.”  More ilunez jarri dudana irakurri dudanean, benetan konturatu naiz izenburua horrela agertzearen zergatia. Lelokeria badirudi ere, azalpenari oso ondo deritzot, orain arte ez bainaiz horretaz ohartu.

Hirugarrenik, guztia irakurri ostean, bai lege, bai plan etab…HEZITZAILEONTZAT ONDORIO argi bat atera dut: ezinbestekoa da, hezkuntza munduan ari garen orok Hezkidetzari buruzko prestakuntzak jasotzea. Orain dela gutxira arte, ikastetxeetan hezkidetza ikuspegia sartzen zuen bakarra edo bakarrenetarikoa Hezkidetza arduraduna zen, baina “transversala” izan behar du, hau da, zeharka irakasgai, ekintza, jarduera guztietan hezkidetza ikuspegia hartu behar da kontuan. 

Horretarako, Hezkidetza II. planean zehaztuta agertzen den bezala 2019-2023 bitartean, 1.helburu estrategikoaren barruan dagoen 1.helburu zehatzak dio: Prestakuntza-ibilbideak eskaintzea, hezkuntza-komunitate osoak eta Hezkuntza Saileko zerbitzuek hezkidetzan prestakuntza dutela bermatzeko. Hori horrela, garaia da, baten batek oraindik betaurreko moreak jantzi ez baditu, jantzi ditzan, hori, denon ardura baita, ez bakar batzuena.

 
Azkenik, Berrigasteizkoek Hezkidetza II.planari buruz egindako mapa partekatzen dut zuekin: 


Martxoaren 7an, Bilboko Euskalduna jauregian izan zen Hezkidetza II. planaren aurkezpena eta joateko beta izan nuen. Horra hor aurkezpena ikusi nahi baduzue:


Ondoren, Marian Moreno entzuteko aukera izan genuen, bera baitago beste batzuen artean, Hezkidetza II.plan horren atzean:


Gregoreta haundiaren ondorioak (asko merezi du entzutea, umorea ezinbestekoa baita kontu hauei aurre egiteko, bera Beatriz Egizabal  da, GREGORETTA eszenatokian):