Borroka feministak historian izan
duen ibilbidea luzea izan da, eta testuingurura moldatu izan da,
teoria eta mugimendu berriak sortu dira aldaketetara egokitzeko.
Zaila da feminismoaren aitzindariak zeintzuk izan ziren zehaztea eta
beraz, feminismoaren faseak ezberdintzeko olatuen kontzeptua
erabiltzen da.
Lenenengo
olatua Frantziako iraultzan kokatuko genuke. Garai horretan egon
ziren aldarrikapen nagusiak berdintasuna eta herritartasuna izan
ziren. Rosseau-ren “Sofia y la mujer” liburuan honakoa adierazten
da: “Gizonak
izango dira hiritartasunera heltzeko kapazak diren bakarrak,
emakumeak, hain zuzen ere, erreprodukzioarekin lotuta dauden heinean
ezin izango dituzte euren sen naturalak kontrolatu. Horregatik,
gizonak arrazoia, kultura eta eremu publikoarekin identifikatuak
izango diren bitartean, emakumeak emozioak, natura eta eremu
pribakuarekin erlazionatuko dira.” Beraz,
urte horietan emakumeak bizi zuen egoera latza zen, izan ere,
gizarteak emakumea gizonaren menpe egotea eta
beraz gizonezkoa pribilegioduna izatea onartzen zuen.
Momentu horretan emakume batzuk altxatu eta deklarazio batzuk idatzi
zituzten, esate baterako, Olympde de Gouges 1791. urtean “Emakumearen
eta Hiritarraren Eskubideen I. deklarazioa”.
Feminismoaren bigarren olatua
feminismo liberal sufragista izango litzateke. Momentu horretan
emakumeek beste aldarrikapen batzuen artean bozkaren aldarria egiten
hasi ziren eremu publikoan euren presentzia areagotzeko.
Hirugarren olatua berriz, 60. eta
70. hamarkadetan kokatzen da. Urte horietan mugimendu feminista
indarra hartzen hasi zen eta feminismoaren inguruko teorizazioan
sakontzen hasi zen. Horrela, pertsonala politikoa da! aldarrikapena
zabaldu zen.
Beraz, feminismoak etapa ezberdinak
izan dituela ikus dezakegu eta fase bakoitzean aldarrikapen
ezberdinak, gehienetan osagarriak izan direnak. Dena den, gaur egungo
testuinguruan feminismoaren inguruko teoria ugari daude oinarrian
helburu berdina dutena heteropatriarkatuaren suntsiketa.
Transfeminismoak mugimendu feminista aberastu egin du eta gaur egun
ez dugu feminismoari buruz hitz egiten feminismoak terminoa
erabiltzen dugu mugimendua oso anitza baita.
Urteetan luzatu den borroka
feministari esker, aurrerapen ugari izan dira.
“Hezkidetzaren
iturriak: feminismoak” testuan Coral Herrerak feminismoak
lortutakoen inguruan beste aurrerapenen artean honakoa aipatzen du:
- Amatasuna aukera librea da.
Esan beharra dago, mugimendu
feministak aldarri bezala urteetan zehar izan duela. Dena den, ez
nuke lorpen bezala sailkatuko, izan ere, zoritxarrez ez dut uste
amatasuna emakumeon aukera librea denik. Oraindik ere abortua ez
delako dohakoa eta librea eta horrek amatasunaren aukeraketa mugatzen
du.
Nire ustez, historian zehar borroka
feministak izan dituen lorpen aipagarrienak honakoak liratezke:
- Feminismo ilustratuari esker, emakumeak gaur egun eskubide osoko herritarrak gara (behintzat legeetan jartzen duenaren arabera).
- Lan munduan aritzeko eskubidea daukagu.
- Hezkuntzan ere presentzia dugu eta ikasketak egiteko eskubidea daukagu.
- Bozkaren bidez eremu publikoan eragiteko aukera dugu.
- Eskubide berdintasunaren diskurtsoa oso zabalduta eta normalizatuta dago.
Berdintasunaren diskurtsoari
dagokionez, arriskutsua izan daiteke, izan ere, gizartean aukera
berdintasuna bermatuta dagoelaren ustea dago. Baina nahiz eta azalean
emakumeon eta gizonezkoen artean desorekarik egon, badaude asimetriak
eta gainera horiek identifikatzea zailagoa da.
Beraz, oraindik ere gizarte
feminista eraikitzeko lorpen ugari izan behar ditugu, honakoak
azpimarratuko nituzke:
- Emakumearen bisibilizazioa.
- Emakumeok gure gorputzen gaineko erabakiak hartzeko aukera izatea eta amatasun aukera librea izatea.
- Genero indarkeria estrukturala dela bistaratzea eta horrekin amaitzea.
- Harreman heteronormatiboekin amaitzea eta bestelako harreman motak eraikitzea.
- Feminismoa proiektu integrala dela bistaratzea eta gizarte feminista eraikitzea.
Honakoak
hezkuntza alorrean txertatzeko berriz, aurrean topatzen ditugun
oztopoak gainditu beharko genituzke. Gaur egungo eskola
hezkidetzarantz bideratuta dagoen arren, ez dugu lortu eskola guztiz
hezkidetzailea izatea. Oraindik ere hezkuntza komunitate guztiak ez
du hezkidetza bere eginkizun bezala hartu. Horrez gain, genero
ikuspegia eskolako alor guztietan txertatzea lortu beharko
genuke(espazioen erabilera, iruditegia, hizkuntza, eskolako
ikuskizunak...).
Zeintzuk
dira hezkuntzan aurrera eraman daitezkeen ideia feministak?
- Ikasleen ahalduntzea ikasleek autonomia eta kritikotasuna eskuratzeko.
- Elkarren arteko zaintza.
- Elkarbizitza eta elkartasuna harreman horizontalak eraikiz.
- Ikasleen garapen integrala.
- Aniztasunaren trataera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina