Historian zehar feminismoek lortutako aldarrikapen asko eta oso inportanteak izan
dira, beraien artean aipagarrienak nire ustez hauek izan daitezke:
- Bozkatzeko eskubidea. Oso interesgarria da aztertzea bozkatzeko eskubidea nola joan zen orokortzen lurralde desberdinetan edo hobeto esanda zenbat kostatu zen orokortzea:
- Hezkuntzan, batez ere goiko mailetan parte hartzeko aukera izatea.
- Eremu publikoa.
- Askatasuna sexuala.
- Aukera berdintasuna.
Nahiz eta oraindik ere emakumeen egoera ez izan gizonen
berdina, esan dezakegu aurrera pausu handiak eman direla.
Baina feminismoa, nire ustez, gizonezkoentzat
ere onurak ekarri ditu:
- Haurren zaintza inplikatu ahal izatea.
- Emozioen adierazi ahal izatea.
- Patriarkatuak gizonengan ezarritako estereotipo batzuk gainditzea.
- ...
Gai honetan sentitzen naiz batzuetan oso optimista eta pentsatzen dut
gauzak hobeto daudela eta besteetan ez naiz hain optimista sentitzen eta
iruditzen zait ibilbide luzea jorratu behar dugula oraindik.
Horregatik esango nuke asko falta da benetako berdintasunera iritsi ahal
izateko, eta hauexek dira ikusten ditudan erronkak:
- Amodio erromantikoaren mitoa gainditu / apurtu. Nere ustez hau da emakume askorentzat gainditu beharrekoa, bestela bikotearengatik sentitzen den menpekotasunetik ez da inoiz askatuko. Gizonezkoek ere ideia honetatik alde egin behar dute, ulertu behar dute gizon-emakume, bikotean bizi daitekeela inongo botere -menpekotasun harremana izan gabe.
- Zaintzan eta etxeko lanetan benetako berdintasuna: Erantzukidetasuna.
- Maskulinotasun berriak. Egin beharreko bide honetan gizonezkoekin batera egin behar dugu eta zin dugu ahaztu beraiek egoera berrietara egokitu behar direla, hau da gizona izateko modu berriak eraiki behar dituzte.
- Mikromatxismoak. Niretzat hau da aspektu inportantea, patriarkatuaren eraginez oso barneratuak ditugulako eta askotan ez gara gai detektatzeko.
- Emakumeen kontrako indarkeria. Hau da niretzat erronka handiena eta zailena lortzeko. Hau lortu ahal izateko beste esparru guztiak jorratu beharko liratekeelako.
Hau guztia hezkuntza esparruan erreflexu zuzena du, batez ere
aspektu zehatz batzuetan:
- Hezkuntza politikan helburu oso garbiak izan gai honekiko. Honek lagunduko zuen beste hainbeste erronka lortzen:
◦
Irakasleriaren
benetako sentsibilizazioa.
◦
Ikas
komunitate guztia inplikatu helburu hauetan.
◦
Material
didaktikoen azterketa sakona.
◦
Sare
sozialen erabilera ikasleen artean, familiak, ...
- Amodio erromantikoaren mitoa gainditu.
- Mikromatxismoak
- Emakumeen kontrako indarkeria.
Azken hauek ikasleekin txiki, txikietatik landu beharrekoak dira. Hobeto
esanda, nire ustez guretzat benetako
erronka izango zen ikasleak berdintasunean
heztea.
Bestaldetik eta feminismoari
buelta batzuk emanda hauek dira niretzat ideia garrantzitsuenak Hezkuntzan aurrera eraman ahal izateko:
·
Transfeminismoa. Gai honetan pausu asko eman behar ditugu oraindik. (...) modernitateak
gorputz normalizatu eta hegemoniko batean oinarritzen da, gizon zuria, heterosexuala
(...) Pertsona bat gizon edo emakumea izateaz gain izango da, hizkuntza bat
izango du eta ezaugarri desberdinak (...) (Josebe Iturrioz).
· Ziberfeminismoa. Ezagutzaren gizartean ere emakume eta gizonen arteko parekotasunak bilatu
behar dira.
· Kultu-aniztasunaren feminismoa. Gure artean bizi diren toki desberdinetatik etorritako
familiak gure eskola eta institutura eramaten dituzten beren seme alabak eta honek
kontuan izan behar ditugu, gainera emakumearen definizio berria edo osatuagoa
egitera eramango gaitu
· Sexu-genero sistematik haratago dauden pertsonak gure artean daude, beraz
ikastetxeetan ere eta hauek kontuan izatea, zaintzea, integratuak sentitzea eta
beren identitatea modu askean garatzeko aukera izan behar dute.
· Maskulinotasun anitzak. Saiakera inportantea egin behar dugu gure mutil eta
gizonekin lana egiteko, barneratzeko, aske sentitzeko eta patriarkatuak
ezartzen dituen traba gainetik hezteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina