Historian zehar
feminismoaren aldarrikapenak aldatuz joan dira garaiaren arabera eta
gizartearen egoeraren arabera. Aldarrikapen eta borroka feministaren ondorioz,
emakumeek eskubideak eskuratu dituzte eta gure bizi kalitatea ere hobetu egin
da. Horrela, gaur egun oso arruntak ematen dituzten gauzak, lehen premiazkoak
zire eta horien alde borratu zuten: hezkuntza eskubidea, botua emateko
eskubidea, ama izateko edo ez izateko eskubidea eta abar. Borroka
feministagatik emakumeak gara orain independiente eta autonomoak, eta burujabe.
Borroka eta aldarrikapen horien guztien artean, niretzat hurrengo bost hauek
dira aipagarrienak (azpimarratzeko da hemen aipatutako lorpenak ez direla
herrialde guztietan lortu):
- - Herrialde “demokratikoetan” bozkatu ahal dugu
eta parte-hartze soziopolitikorako eskubidea dugu
- - Abortatzeko eskubidea
- - Sexualitatea eta erreprodukzioa banatzea:
sexualitatearen helburu bakarra ez da seme –alabak izatea, kondoia erabiltzeko
aukera dago, aukeratu dezakegu norekin izan harremanak eta noiz eta nola, eta
abar. Sexuaren bidez plazerra lortzeko eskubidea lortu dute.
- - Emakumeek eskubidea eta aukera dute nahi
dituzten ikasketak egitera, ikasketa maila eta alor guztietan.
- - Berdintasun legala lortu da.
Feminismoaren lorpen eta erronken inguruan, hona hemen Coral
Herrerak idatzitako artikulu interesgarria: http://haikita.blogspot.com.es/2012/03/los-logros-y-los-retos-del-feminismo-en.html
Hala ere, eta nahiz eta lorpenak handiak izan, oraindik asko
dago egiteko. Gainera, azken urteetan, bizi dugun krisi ekonomiko eta
sozialaren ondorioz, emakumeen egoera bereziki okerrera joan da, eta beraz, erronkak
ere hainbat dira, hala ere, lortzeko falta zaizkizkigun gauzetatik, bost,
honako hauek izan daitezke:
- - Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitu
- - Gizarte erantzukidea lortzea, hau da, lana
sexuaren arabera banatzeak eta, tradizionalki, gizonei eta emakumeei ekoizpena
eta ugalketa esleitu izanak sortu duen eta sortzen duen gizarte-antolaketarekin
amaitzea
- - Emakumeen parte hartze politikoa handitzea eta
parekidetasuna lortzea
- - Emakumeen eta gizonen soldata diferentziak
desagerraztea
- - Pobreziaren feminizazioarekin bukatzea
Nahiz eta goian bost erronka izendatu, asko dugu borratzeko oraindik
Hemen XXI mendeko feminismoaren inguruko artikulua Argia
aldizkarian: http://www.argia.eus/argia-astekaria/2039/feminismoa-xxi-mendean
Aurretik planteatu ditudan 5 erronka horiek lortzeko,
gainditu beharreko oztopoak asko dira, eta esparru askotatik, baina ezinbestekoa
da feminismoaren aldarrikapenak agenda politikoan sartzea lehentasunen artean
eta horien alde borrokatuko duten pertsonak izatea erabakitze esparruetan.
Azkenik, hezkuntzan aurrera eraman daitezkeen ideia
feministei dagokionez, nire ustez, hauek dira batzuk:
-
- Lehenik eta behin, aldarrikapen feministak eta feminismoaren historia curriculumean txertatzea
- Curriculum guztietan genero ikuspegia txertatzea
- Hezkuntza komunitatea emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan heztea eta prebentzio eta aktuazio protokoloak ezartzea eskoletan
- Ikasleak harreman afektibo‐sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta.
- Emakumeen ahalduntze pertsonala, kolektiboa, soziala eta politikoa lantzea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina