GENERO-INDARKERIAren inguruan HAUSNARKETA
Gaiari
buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.
Genero-indarkeria
mundu osoan zehar hedatua dago eta indarkeriak honek pertsona guztioi (%100ari)
eragiten digu. Gaur egun, indarkeria pertsonen berezko ezaugarria den ala ez
eztabaidan dago. Hala ere, ezin dugu ukatu historian zehar bidaia-lagun izan
dugun fenomenoa dela, pertsona horien kultura, adina, sexua, klasea, erlijioa
edo ezaugarriak edozein izanda ere.
Indarkeria honen
biktima zuzenak emakumeak gara, nahiz eta emakume guztiek ez dugun indarkeria
hori intentsitate berdinarekin sufritzen.
Berdintasun
eskubidea oinarrizko giza-eskubidea da, eta hauen gaineko nazioarteko itun
guztiak ekarpen positibotzat jo behar dira, berdintasuna bera errealagoa bihurtzen
dutelako eta genero-indarkeria gutxiago ematea ahalbidetzen duelako.
Genero-indarkeriari
aurre egiteko babes-agindua lorpen positiboa izan da. Praktikan, ordea, zigor
zuzenbidea erabiltzeko gehiegizko joera dago eta malgutasun ezak mesede eskasa
egin die biktimei. Sakoneko hausnarketa egin beharrean gaude. Ez da ahaztu
behar erasotzaileak zigortzea beharrezko dela, baina ondoren ezin bestekoa da hauekin
heziketa lana egitea.
Nire uztez,
indarkeria hau gizartetik ezabatzeko bidea luzea da. Hezkuntzan, bereziki lan
sakona egin behar da; hasteko, kumunitate osoan kontzientzia eta atxikimendua
bermatu behar da. Hezkuntzan prebentzioak garrantziari handia eman behar diogu.
Nire
hitzetan:
Genero-indarkeria:
Genero-berdintasuna eza dela eta, genero-harremanen
ondorioz pertsonek –emakumeak bereziki, baina ez beti- paira dezaketen edozein
indarkeria-mota.
Indarkeria
sinbolikoa: Gizartean, patriarkala den gizartea, naturala balitz bezala onartu
arazten duen indarkeria, sinbologia tresnak erabiliz: hizkuntza, ikonoak,
imaginak,….
Jarduera: Goi karguetan matxismoa
Irakurgaian datu hau ematen da: OMEren
datuen arabera, 81 herrialde aztertu eta gero,
Emakumeen
%35i eragiten die indarkeria matxistak
Aldiz,
goi karguetan dauden emakumeen % 75ak jasotzen du genero-indarkeria.
Honek interesa piztu dit eta gaian sakondu dut astean
zehar:
-
Nire gertuko inguruan goi mailetan
dauden emakumean eta ezaugarriak
-
Estadistikak diotena
-
Komunikabideetan ageri dena
Emakundek argitutaratutako “ZIFRAK 2013, emakumeak eta
gizonak euskadin” txostena aztertu dut, bertan nahiko taula ditugu emakumeen
presentzia arlo desberdinetan erakusten dutenak:
http://www.emakunde.euskadi.eus/u72-20010/eu/contenidos/informacion/cifras_ant/eu_emakunde/adjuntos/cifras_2013_eu.pdf
Ikasgelan lantzeko:
Taula hau egokia izan daiteke gaia ikasgelara eramateko,
datuak diotena abuiapuntu izanik
Ondoren galdera hauek eztabaidarako egokiak izan daitezke:
-
Zergatik
matxismoa eta genero indarkeria ematen
da gehiago goi karguetan?
-
Nonen
atzean gizarte patriarkalaren indarkeria sinbolikoa egon daiteke?
-
Zer
egon daiteke mezu honen atzean:
“Emakumeak
gizonezkoak baino matxistagoak dira goi karguetan“
Emakume batek
dionean: Boterean nahiago dut gizonezko bat
Boterean
emakumeak gaiztoagoak dira
Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak?
-
Komunitate osoan genero
indarkeriaz kontzientzia bermatu,
-
Komunitate osoa prestatu genero-indarkeriaren
aurrean jarrera aktiboa izateko
-
Genero-indarkia dagoen
edozein manifestuetan esku-hartzea gauzatu
-
Ikasleek berdintasunezko
harremanak izan ditzaten esku-hartzeak egin
-
Ikastetxean indarkeria-zero
mezua esplizitu egin
-
Besteak
Interesgarriak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina