2015/11/08

Genero indarkeriaren aurka indarrak biltzen!

Aste honetako gaiaren zehar, genero indarkeria zer dan lantzeko beta izan dogu.  Gaur egungo egoeraren azterketatik hasi (Non gaude? Zer diote estatistikek?), gazteen ikuspegia azaleratu (Dimentsio handiko arazoa. Nola ikusten dute gazteek?), nondik ikasten dogun(Genero-indarkeria ikasia ote?) eta zer dagoen bere oinarrian (sexismoa, misoginia, patriarkatua,…) eta  zertan datzan genero indarkeria ikusteko aukera izan dogu.
Laburbilduz, Genero-indarkeria (emakumeenganako eragindako indarkeria emakumea izateagaitik) kulturala, estrukturala eta ideologikoa da eta lehenen-lehenengoko  lana indarkeria bistaratzea da.  Bere manifestazioak, indarkeri sinbolikoa (nire berbatan,  igarri barik, mezuen bitartez jasotzen eta barneratzen doguzan izateko erak jatorri naturala baleukie legez), egiturazko indarkeria, indarkeria psikologikoa, indarkeria ekonomikoa, mikromatxismoak, Indarkeria fisikoa, Indarkeria sexuala halaber.
Gaiaren zehar ikustako estadisken arabera agerian dago indarkeria ustez baino handiagoa dala.  I.3 irakurgaian testualki esaten danez “Planeta osoan senarrak edo bikotekideak eraildako edo erasoturiko emakume-kopurua hain handia eta adierazgarria denez arazo larri hau errekonozitzera beharturik gaude eta genero-indarkeriaz hitz egitea derrigorrezkoa bihurtu da. “
Gaur egun badoguz informazioa jasotzeko baita laguntza eskatzeko topaguneak, adibidez





Ministeritzako "Boletin_Estadistico_Julio2015" Internet-eko helbide honetatik atarata: observatorioviolencia.org/Descargar/boletin-estadistico-mensual-julio-2015/  
Información estadística de violencia de género. Informe Mensual – Julio de 2015
20
3.3. Usuarias en alta en el Servicio de Atención y Protección móvil para
Víctimas de la Violencia de Género (ATENPRO), según comunidad
autónoma. Datos absolutos y tasa por millón de mujeres de 15 y más
años. 31 de julio de 2015. 
Edo  beste hau ; http://www.violenciagenero.msssi.gob.es/  zein beste hau,
          Balorazioa egiterakoan, nik behintzat gauza gehiago ikasi dodaz, hitz barriak: feminicidio adibidez edo Indarkeria matxistoide.  Autore debardinak ezagutu doguz ere.
Balorazioa egiterakoan, nik behintzat gauza gehiago ikasi dodaz, hitz barriak: feminicidio adibidez edo Indarkeria matxistoide.  Autore debardinak ezagutu doguz ere
Indarkeria behatzeko jardueren inguruan esan, oraingoan gehiago kostatu jatala gaia jorratzen, azkenean, komunikabideetara jo beharra izan dot indarkeria sinbolikoa oso nabarmena dalako: jasotzen doguzan hainbat wasap, txiste, … eta abar, eta telebistako iragarkien edota pelikulen, bidez.  Oso interesanteak izan dira foroan elkartrukatu diran hainbat eredu, bideo argazki e.a.
Ondorioz, komunikabideek eta euretan jasotzen diran mezuek oso eragin handia dauke gure gizartearengan eta emakumearen aurkako  indarkeri a nabarmena da batez ere, baita gizonenganakoa ere .
Guzti horregaitik Gure erronketariko bat be hau litzateke, mugi daigun gizartea!, amak ez ezik aitak be honetaz jabetzen joateko eskolara hurbiltzea, eurek be des-ikasten eta ikasten joateko, amakaz batera (etxe giroa be holan bateratuagoa izango da), gugaz batera. 

Egin behar horretarako tresnak bilatzea, eredu onak aurkitzea eta zabaltzea. Gizonezkoen eskutik etorrita hobe.

Aprobetxagarriak izaten dira urtean zehar dagozan egun bereziak. Laster dogu, hila honen 25ean Emakumeen aurkako indarkeriaren Nazioarteko Eguna , eskoletan eta lantokietan oso emankorra izan daiteke gure helburuak aurrera eroateko, egoera bisualizatzeko.
Baita gabonak, opariak eta indarkeri sinbolikoa lantzeko
Hamen agertzen dira aldaketaren bila zergaitik mugitu behar garen arrazoi batzuk:

https://www.youtube.com/watch?v=c6_TvmnBUnk
Beste honetan, Emakundek egindako jostailuen azterketa pdf formatoan topako dozue. Azterketan erabilitako adierazleak agertzen dirattp://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes/eu_emakunde/adjuntos/informe.33.publizitatea.eus.pdf
Honen inguruan, EITB-k egindako erreportaje laburra.  https://www.youtube.com/watch?v=qSnbrmRtTfw

Los juguetes y el género. Cámara oculta a niños y niñas:   https://www.youtube.com/watch?v=EXgvvNnu1Rk

Juguetes sexistas: un anuncio de LIDL perpetúa roles de género machistas (VÍDEOS):   http://www.huffingtonpost.es/2014/12/01/juguetes-sexistas-anuncio-lidl_n_6247516.html

Baina badira altenatibak:

GENERO BERDINTASUNA LANBIDEETAN

GIZA ESKUBIDEAK DIRA ZURE TRESNARIK ONENA


Genero indarkeriaren aurka indarrak biltzen!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina