2015/11/11

GENERO-INDARKERIA eta INDARKERIA SINBOLIKOA


Emakumeen aurkako indarkeria emakumeari emakume izateagatik egindako indarkeria da. Zehatzago, sexu-bereizkerian oinarritzen den eta emakumea helburu duen edozein indarkeria ekintza da, emakumeei kalte edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa eragiten diena edo eragin diezaiekeena, 

                 


                      EHUren ikerketa baten arabera, 15 eta 20 urte bitarteko gazte gehienek maitasunari buruz dituzten ideiak eta baloreak, maitasun ereduak eta erakargarritasun eredu femeninoak nahiz maskulinoak gizonek menderapen egiturarenak berarenak dira.

                                                                               
                                                                                                   

Deigarria da gaur egun bikote gazteen artean ematen diren tratu txarren kopurua. EHUk nerabeen eta gazteen harremanen eta genero indarkeriaren arteko lotura ikertu du eta genero estereotipo sexistak oraindik ere oso errotuta daudela, eta genero indarkeriarekin lotutako egoerak detektatzeko eta horri aurre egiteko baliabiderik ez dutela ondorioztatu du. Bikote gazteetan mendeko harremanek berezkoak dituzten elementuak agertzen dira kasu askotan: «emakume gazteek babesa eta segurtasuna nahi dute eta mutil gazteek emakume erakargarriak eta ederrak nahi dituzte, harreman sexualetan arrakasta izateko».
Gazteek ez dituzte estrategia egokiak, beren harremanetan genero indarkeria antzemateko eta ulertzeko.

                                                  

Indarkeria sinbolikoa gorputzen edertasun kanonei lotutako indarkeria da; komunikabideek, moda industriak, publizitateak... inposatzen dutena. 


                                            


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina