2018/01/15

DESERAIKIZ BERRERAIKITZEN: Egin lekua, eman denbora.




Elbira Zipitria kalea
Andresa Sardin saltzailea
Goizeko 8.10 portaletik atera eta musikari baten estatua begi aurrean, bai gizonezkoa. Igaro dudan lehen kalearen plaka begi aurrean, gizonezkoa hau ere. Bitartean, inguruan emakumeak ikusten ditut lanean, euren furgoneta handiekin eguneko azokarako barazkiak bere lekuan jartzen dihardute eta hauen atzea ezkutuan Andresa sardin saltzailearen horma irudi bat, baina ongi behatu behar duzu gainontzean ikusi gabe igaroko zara ziur. Hurrengo bideguretzera iritsi, beste gizonezko baten irudia duen estatua, aurrera jarraitu eta herri, hiri izenen artean, gizonezko bat eta beste bat hara! antzokiak emakume izena du, baina erregina zen bestela nork izango zuen hor agertzeko eskubidea? eta musikariak? politikariak? Pentsalariak? artistak? Non gorde dituzue? Elbira Zipitriari eskainitako kalea non da? A bai, ezin hortik egunero igaro, ezkutuan gelditzen den kale aldapatsu eta nekeza baita berari eskainitakoa. Jarraitu dut autobusera bidean eta jarraitu dut kalean hezur haragizko emakumeak ikusten lanean, eta lanera bidean sutsu baina, karteletan? plaza eta leku izenetan? ez bat bera ere ez.

Busera sartu eta Egunon!, gidariak agurtu nau, emakumea, honek ere ez du izango bere kalerik, pentsatu dut nire baitan eta Maria Elorza eta Maider Fernandezen “Gure hormek” laburemetraieko
Maria Elortza eta Maider Fernandez
irudiak izan ditut buruan, ikusi trailerra:


Iritsi naiz eskolara eta atarian berriro... nolako jolas parkea dugu? Ikastetxeko jolastokia zein eremu daude eta nola daude antolatuak? Nor da atezaina? Nor haur hezkuntzako hezitzailea? Nor jangelako begiralea?

Ikusten eta bizi dugunetik ikasten omen dugu, emakume ereduak, izenak, irudiak, agertzea ezinbestekoa da itzaletik atera eta argitara ematea. Udalei, gobernuari neurriak eskatzea funtsezkoa da eta egin beharreko borroka, baina, ezin gara besoak gurutzatuta zain gelditu. Guk geuk irakasle, hezitzaileok badugu bitartean zer egin. Norbere buruan eta inguruan hasten baitira iraultza txikiak. Zein izen du gure ikastetxeak? Zein jolas, ipuin, liburu, baliabide ditut ikasgelan? Nola antolatzen dugu jolas garaia? Gure ikastetxeko irakasleok zein eredu errepresentatzen ditugu? Zein adibide jartzen ditugu? Zein dira ikastetxeko garbitzaileak? Zergatik atezaina izenez ezagutzen dugu baina garbitzaileei, garbitzen duten emakumeak deitzen diegu? Zeini eskaintzen diegu denbora gehiago? Zein denbora baloratzen dugu gehiago? Ekar ditzagun ikasgelara, egin dezaiegun lekua eta ezagutu dezagun euren lana. Egin lekua eta eman denbora. Herriko kale izendegia ikasi badugu, goazen hezkidetzaren ikuspuntutik hau kritikatzera eta ikasleekin honetarako aldaketak proposatzera. Bada zer egin, bada nondik hasi, beraz, ekin norbere iraultzari, iraultza txiki askok ekarriko baitute aldaketa.

Iazko posten artean, Maiterena hautatu dut, bereziki jolas tokirako proposamen ezberdinen argazkiak bildu dituelako eta oso interesgarria iruditzen zait, halako hausnarketetarako bideak zabaltzea ikastetxean bertan.
Jolastokiaren espazio banaketaren harira, Kataluniako ikastetxe batean martxan jarri duten proiektu baten bideoa zintzilikatu dut hausnarketarako, benetan proposamen interesgarria iruditzen zait. Hezkuntza komunitate osoak parte hartzen du eta euren ametsetako jolas toki hezkidetzailea eraikitzea du erronka nagusia, nahiz eta bidea, hezkidetzaz ikasteko aukera ederra izango duten bai ikasle, guraso zein irakasleek: Transformació coeducativa del pati de l'Escola Lluís Vives: primera fase. Era berean, Marina Subirats eta Amparo Tomeren, “Balones fuera liburua gomendatuko nuke reconstruir los espacios dede la coeducación” Izenburuak soilik ematen du hausnarketarako bidea, eta ikastetxeko espazioei buruz eztabaidatu eta berreraikitzen bidean hasteko oinarri egokia iruditzen zait.

Zein dira hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak?

  • Erronka nagusia, gaiaren inguruan kontzientzia piztu eta norbere eremuan lanean hastea litzateke. Honen aurrean honelako erronkak planteatuko nituzke:
  • Ikastetxeko espazioa nola antolatu eta egituratzen den ikasle zein ikas-komunitateko kideekin aztertu eta eraldaketarako bideari egitea, gaian sakonduz eta kontzientzia piztuz
  • Sortzen diren espazio berriak, neska zein mutilei modu parekidean parte hartzeko aukerak eskaintzeko erabilera parekidea egiten irakastea, garrantzia ematea irakaskuntza honi..
  • Ikasleekin ikastetxeaz gain, euren auzo, herri edo hiriko puntu ilunak deritzaien espazioan identifikatu eta hauek eraldatzeko proposamenak luzatzea, udalean, auzo elkartea... edo dagokion erakundean.
  • Kale izendegia aztertzea, agertzen diren pertsonaiak zer nolako garrantzia zuten? Zein kale dira emakume izenak dituztenak? Nolakoak dira?
  • Sare sozialak edo mundu birtualean murgiltzen erakustea, beldurra edo debekua bezalako estrategiak baztertu eta bestelako erabilera ereduak, orrialdeak.. erakutsi eta baliagarri direla erakustaraztea.
  • Ikus entzunezko zein bestelako baliabide hezkidetzaileak eta eredu berriak, gelara ekartzea. plazaratzea eta eredu tradizionaletan oinarritzen diren baliabideekiko ikuspuntu kritikoa garatzea ikasleekin, halako baliabideak aztertuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina