Gai honek aurrerapauso berri bat ematen du emakumeen inbisibilizazio
prozesuaren azterketan eta hainbat aspektu interesgarri agerian jartzen ditu: Batetik,
emakumeen presentziaren desagerpena espazio publikoetan, bai gure karriketan,
baita ikastetxeetan ere, espazio publikoa gizonek gizonentzako egina egon
baita.
Bestetik, Gorettik aipatzen duen moduan kapitalismoa eta patriarkatuaren arteko
erlazioa estua da eta hiriak kapitalismoa sustatzeko asmoz pentsatzen eta eratzen ari dira:
errepide zabalak, kotxeak azkar pasatzeko, espaloi estuak, berriz
oinezkoentzako (emakume, ume eta adineko pertsonak erabiltzaile nagusiak direla),
gure plazak (denonen esparru publikoak) tabernen terrazek, tramankulu eta
txiringito desberdinek harturik eta horretaz gain, kontsumorako komertzio handiak,
auzoko denda txikiak ordezkatu dituzte.
Herriak ez daude eginak pertsonentzako, kontsumismoa bultzatzeko baizik!
Beraz, kapitalismo/ patriarkatu binomioari eko-feminismoaren bidez egin
behar diogu aurre, gure herri eta hirietan esparu publikoa berreskuratuz, emakumearen presentzia ziurtatuz eta
zainketa lanei, duten garrantzia aitortuz.
Irakurketak dioen moduan:
Gure hiriak
diskriminatzaileak dira
Gure hiriek
rolen banaketa sustatzen dute
Gure hiriak
ez dira leku atseginak elkarbizitzarako edo sozializaziorako
Gure
hirietako hainbat pasadizo ez dira seguruak emakumeentzako
Gure
hirietako kale gehienek (%95) gizonen izenak dituzte
Honen inguruan hainbat hausnarketa proposatzen dizkizuet:
Bestalde hainbat herri eta hiritan, emakumeentzako puntu beltzak islatzen
dituen mapa disenatzen ari dira. Hori dela eta, honatx, gure ikastetxea dagoen
herrian burutu zen egitasmoari buruzko albistea:
Zizur diseña un mapa con 19 puntos peligrosos para las mujeres
Vecinas y
trabajadoras del municipio han indicado las zonas donde sienten más inseguridad
Emakumearen inbisibilizazioaren inguruan, honako bideoan, Hegoaldeko
Amerikako emakume indigenek jasotzen duten inbisibilizazio bikoitza ikus dezakegu: “Yo
no soy María”
Eta
berdintasunaren aldeko borrokak urrats positiboak ezagutarazteko, karriken
izendapenen inguruan historia polit bat partekatu nahi dut zuekin:
Nafarroako Zubiri herriko ikastetxea, Gloria Larrainzar deitzen da. Gloria
Larrainzar Zubiriko maistra izan da 30 urtez. Eta bai, Gloria Larrainzar
bizirik dago eta ikastetxearekin elkarlanean jarraitzen du, hala nola
ikastetxeko hainbat egitasmotan parte hartuz.
Pozteko kontua da,
herriko ikastetxearen izena, bertan izan den maistrari emateaz gain, honek
ikusi ahal izatea, ezta?
Aurreko
ikaskideen artean, asko gustatu zait Maite AS-ren sarrera:
eta baita aipatu nahiko nuke Maite Elorzarena:
Ikastetxean
espazioaren erabilera ez sexista lantzeko erronka nagusien artean honako hauek
aipatuko nituzke:
-
Ikastetxeko
espazioen diseñoa (patioak, jolasparkeak, komunak,...) aztertzea eta aukera
balego aldatzea, egokia ez dela ikusten bada.
-
Jolas
orduetan joku desberdinak proposatzea, bai neskak eta bai mutilak parte
hartzeko
-
Ikastetxeko
materiala (liburu testuak, liburuak, bideoak, kartelak...) aztertzea eta
material berdinkidea proposatzea eta barneratzea klaseko egunerokoan.
-
Gelako
dinamika aztertzea (nork du parte hartze gehien, nork gutxien, nolako
partehartzeak, giroa, taldearen osaketa...)
-
Eredu
berriak erakutsi, posiblea dela ikusteko eta ez utopia hutsa
-
Hezkuntza
komunitatean kontzientzia sortu
Kontzeptu mapa baino ideien laburpen mapa:
Hiriak BER - DISEÑATU pertsonak bizitzeko
Karrikak BER – IZENDATU emakumeak bistaratzeko
Eskolak BER - DEFINITU neska mutilak berdintasunean hezitzeko
Aisialdirako denboraldiak BER – PLANTEATU sexismoari eta indarkeriari aurre egiteko
ESPAZIOAK, GUZTION ESPAZIOAK BIHURTZEA AHALBIDETU!
PERTSONAK BAI ALA BAI
Hurrengo arte lagunak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina