Euskara sexista
ez delaren mitoa zakarrontzira bota eta gero, eta Emakunderen gida begiratu eta
gero ERABILERAren arazoaz ohartu naiz. Amelia Barquinen blogetik pasa eta gero
eta nire errealitateaz jabetu ostean hainbat gauzaz konturatzen naiz.
Patriarkatuaren
izenean matxismoa ze punturaino hedatua, txertatua eta onartua dagoen ikusteak
kolpe ederra ematen du. Testu hau bera idazterakoan ideia, hitzak eta esanak
kontrolatzea oso zaila egiten ari zait. Apurka joan behar naiz aldaketak
egiten, eta bidean akatsak izan arren kontzientziaren mundura noa.
Ditudan
tresnak, ez zaizkit balio. Hizkuntzaren erabilera arazoa da. Horrela ikasi,
entzun, kopiatu eta bizi izan naiz. Hizkuntzak dinamikoak direnez, aldatu
egiten dira, kontzeptu berriak azaldu… irainetan fijatzea errazena izan
daiteke. Betiko dikotomian sartzea suposatzen du emakumezkoa VS gizonezkoa.
Argi dago orain arte zeinek irabazi duen eta zein zapaldua, infrabaloratua….
Egia da
hizkuntzarekin komunikatzen garela eta bakoitzak nahi duen moduan erabil dezakela.
Erabilera horretan datza gakoa. Hizkuntza sexista dela esatea bakoitzak bere
ardurari ez begiratzearen sintoma da. Baina egoera aztertu behar delakoan nago;
kokatu behar dugu gure burua sistema heteropatriakatu batean. Erabilera sexista
da, horretara bultzatzen gaituela ere esan beharra dago, baina gure baitan dago
behin horretaz jabetzean gauzak aldatzen joatea.
Ados nago blogean
aipatzen diren ideia eta testu askorekin eta landu beharreko gauzen artean
Loinazek apitazen du hizkuntza erabilera ez sexistarako gomendioak komentatu
eta praktikan jarri beharko zela. Ados nago, gure artean gomendioak ematen
adibideak jartzen erabilgarriagoa izan daitekela.
Emakumeon
presentzia bermatu eta azpimarratu. Baita bilerak prestatzerako orduan
hizkuntzari erreparatzea ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina