ERREPRESENTAZIOA:
EZBERDINTASUNEN ISLA
Errepresentazioa, hein handi batean, existitzen den errealitatea ikuskor egitea suposatzen du. Ikuskor egiten den hori, gure errealitatearen parte dela jabetzeaz gain, balioa emateko aukera izaten du. Errepresentazioa beraz, emakumeen papera balioan jartzeko elementu estrategikotzat har genezake. Edurneren “Errepresentazioa eta denboraren erabilera” postak errepresentazioaren gako aipagarrieneak azaltzen ditu. Horien artean, badira zenbait datu azpimarragarri. Gure herri eta hirietan adibidez, emakume-izena
duten kaleak %10 baino gutxiago dira. Horietako gehienak, santa edo ama birjina
baten izena hartzen dute. Beraz, emakumeen izenak oso urriak izateaz gain,
erlijioa kristauaren dogmara egokitutako “purutasunaren” edota “zintzotasunaren”
balioekin lotua izaten da.
Eskoletako patio
askotan gertatzen dena gure jendartearen eskema paradoxikoa da. Zentro-periferia
logikari jarraituz, gizonezkoak arreta gune zentralak bihurtzen dira, eta
emakumeak ikusle pasiboak. Zentroan, ematen diren ekintzak jendarteak
balioesten dituztenak izaten dira (ausardia, talde lana…). Periferian
kokatutako pertsonak, ez dute zentro gune horretan espazioa lortzeko aukerarik
izaten, ez baitira balio eskema horretan sartzen (gizontasunarekin lotuak diren
elementuekin hain zuzen); eta beraz, begira egiten dira espazio horiek noiz
okupatu dezaketen zain. Eta periferiaren periferian, hau da, patioaren
muturretako iskina bakartuetan, euren egoera edota ezaugarriak direla eta
(bulling-a jasaten duten ikasleak, gainontzeko ikasleen iritziz ezaugarri
etniko-kultural bereiztuak dituzten pertsonak edota bestelako behar bereziak
dituzten pertsonak) gainontzeko taldeetatik erabat aldenduta egoten direnak.
Zentrogune espaziala boterearekin lotua |
Periferia, marginalizazioaren erakuslehio |
Eremu hezitzaileetan/jendartean errepresentazioaren gaia
lantzeko erronkak ugariak dira:
- Hezkuntza zentroetako
ikasleen ezaugarriak (generoa, ezaugarri etniko-kulturalak, izaera edota egoera
pertsonala) beren osotasunean kontuan hartzea, espazioan egon daitezkeen
okupazio ezberdinen fenomenoari aurre egiteko.
- Erabilera anitzeko
espazioak sortzea.
- Ume zein nerabeen
beharretara egokituriko espazioak eraikitzea.
- Berezko rolak eta
estereotipoak apurtzen dituen bestelako joera eta portaera berriak
sustatzea.
- Genero rolei atxikitzen ez diren jolasak sustatzea.
EAE mailako
2013ko datuen bilketa, emakume eta gizon landunen arteko etxeko lanen banaketa
desorekatua usten du agerian. Gizonezkoen eta emakumezkoen bataz besteko lan
orduak kontuan harturik, horietako bakoitzak etxeko beharrak egiten jarduten
duten denbora kopurua esaten da. Enpleguan ematen diren lan orduak eta etxeko
beharrak egiten ematen dituzten bataz besteko orduak baturik, emakumeek oro har, lan gehiago egiten dute gizonezkoak baino. Datuak asaldagarriak diren arren, EAEko adibidea ez da inondik inora txarrena, mundu mailan desoreka horiek askoz handiagoak baitira, eta herrialdeen artean ere ezberdintasun handiak ikus genitzake.
Hona hemen, “La representació de les dones a la televisió” (Emakumeen errepresentazioa
telebistan) Kataluniako kontseilu audiobisualak 2013an argitaratutako txosten
interesgarria, non ikus-entzunezko komunikazioan genero aldagaian ematen diren
aldeak erakusten diren. Azterlanean, komunikabideetan agertutako pertsonen
jardun-eremuak sailkatzen dituzte (kultura arloko pertsona, politikariak,
irakasleak eta abar), eta generoaren aldagaia oinarri hartuta, horietako
bakoitzaren presentzia maila erakusten digute. Jardun eremuaren edo profesioaren
araberako azterketa horretan, oso ere nabarmenean ikusten dira sexuen arteko
bereizketak, kasu gehienetan, emakumeen errepresentazioa txikiagoa delarik.
Genero rol tradizionalen eraginagatik jardun eremuen artean egon daitezkeen sexuen
arteko aldea ere oso era argian ikusten da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina