2018/12/17

HIZKUNTZAN ESKU HARTZEN

Aurreko edizioetako ikastarokideen artean Ane Lenizen  
Hizkuntzaren erabilera ez sexistaren inguruan
hausnartzen  posta aukeratu, estekatu, eta gomendatu nahi dut poster
polita daukalakoz:

Euskara, itxuran ez sexista, eta genero kutsaduraren lotura  ederki azalduta
aurki ditzakegu.
.
Hau gainditzeko  Hizkuntza ez sexista  proposatzen duen gida hau
 Nola diozu? Genero-ekitatean oinarritutako komunikaziorako gida aukeratu
eta gomendatu nahi dut eremu  hezitzailean landu beharreko lehentasunezko
2 alderdi hauek nabarmendu nahi ditudalarik:
1.‘Irudi batek hamaika hitz baino gehiago balio duela’ dio esaera zaharrak eta
horregatik genero ikuspegia hezkuntza materialak sortzeko eta aukeratzeko
erabiltzen ditugun irudietara ere heldu behar dela uste dutelakoz.   
2. Ekitatearen alde egin nahi badugu, gure komunikazio moduak sakonki
aztertu beharko ditugulakoz.
Hau lantzeko teoria,  azalpen eta adibide aski argi eta praktikoak eskaintzen
ditu gida honek.
Ikastetxean/jendartean lantzeko erronka nagusiak hauek direla uste dut:

1.
Genero kutsadura sahiestea,  nahiz eta generoa morfologikoki euskaraz ia ez agertu,
asoziazio kulturalen ondorioz genero maskulinoa gainezarri egiten da gurean ere.

2.
Esku artean darabilgun material didaktikoak berrikustea, ikuspuntu kritikoa azalduz.

3.
Hizkuntzaren erabilera sexista baztertzeko erabilgarriak diren tresnak eskeini, gidak,
inbertsio erregela…


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina