Errenteria udaleko Hizkuntza eta irudiakegoki erabiltzeko aholkuak gida aukeratu dut. Oso argia eta erreza
lantzeko androzentrismoak eta sexismoa hizkeran, testuetan eta baita irudietan
ere.
Bi alderdi garrantzitsu aipatzen dira
bertan:
Alde
batetik irudia, gaur egun dena begi-bistatik sartzen zaigulako, beraz era
erreza sexismoa borrokatzeko irudien bidezkoa da.
Beste
aldetik androzentrismoak, hau da gizonaren ikuspuntutik azaltzea mundua borrokatu
behar dela ere uste dut, denok egiten dugulako konturatu gabe.
Ikastetxeko erronkak honen inguruan:
Ikastetxean
karteletan, ikurretan lantzen ditugu irudiak, baina gure ikasgaietako
materialetan? Hor erronka handia dugula denok uste dut. Ez nabil liburuz soilik hitz egiten, guk egiten ditugu
ariketetan, adibideetan, materialetan azalpenetan zeintzuk irudiak erabili eta planteatzen ditugu?.
Familiak,
langileak eta kaleko jendea adibide
batean planteatzean aditzen diogu honi? Edo interesatuago gaude transmititu
nahi ditugun edukietan?
Adibidez
langileak irudikatu nahi ditugu, feministak gara eta berdintasuna aldarrikatzen
dugunez emakume-langile kopurua gizonen parekoa jarri nahi dugu, baina zein
irudia aukeratuko dugu?
Edo bigarrena?
Ziur aski edukia irudia baino informazio
gehiago ematen duenez gaiari buruz berdin zaigu, baina hainbat informazio azaleratzen
dugu bigarrena aukeratuta, rolak apurtzen ditugu.
Eta
androzentrismoak azaleratzea oso lan garrantzitsua eta zaila da bide batez.
Azaleratzen androzentrismoak emakumeen diskriminazioa azaleratzen dugu.
Oso
deigarria iruditu zait Frantziako iraultzaren adibidea eta beste dokumentuetan
bilatzen zaitu naiz. Estatu batuetako independentzia aldarrian “We hold these truths to
be self-evident, that all men are
created equal, that they are endowed by their Creator with certain unalienable
Rights, that among these are Life, Liberty and the pursuit of Happiness.”
Ikus dezakegu berdin gertatzen dela. Eta esaldi hau umeek txikitatik
ikasten dute eskoletan!
Olatz
Ucinen posta aukeratu dut iazkoen artean, Hizkuntzak aztertu, sexismoa baztertu. Berak
planteatzen dituen erronkekin bat nator
eta tribuaren berbak bideoa oso argigarria dela ere deritzot.
Baina
lan egiten ari da honekin amaitzeko? Bai adibidez BERRIZko
udalean aurrera eraman duten ekimena, euskal-kantutegia aldatzeko.
Beste musika
adibide bat, 2016an hatortxu rock jaialdiaren bideoklipean egindako hitzaren
aldaketa, honekin gabon alaiak opa dizkizuet guztioi.
Ez dut
amaitu nahi atzoko lorpena aipatu gabe: Onintza
Enbeitaren txapela bizkaitar bertsolaritza aberastu du!!. Nire zorion
agurrak emakume bertsolari guztiei!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina