Maiz esan da euskara neutroa dela, generorik gabeko hizkuntza denez, hitz egiterakoan neutraltasunez hitz egingo bagenu bezala. Ikusi ditugun gida ezberdinetan zein irakurgaiean aldiz argi geratu da ez dela horrela. Aurreko ikastarokideen post bat aukertzen nabilela, Eider Oleaga Madariagarena gustatu zait asko, izan ere euskararen gainean dagoen mitifikazio horren inguruko hausnarketa egiten bait du.
Zehazki, euskal izendegiaren desproportzionaltasuna agerian uzten du, ni neu duela astebete, haurdun zegoen lagun batekin horren inguruan hitz egiten egon nintzen. Nola da posible, Ilargi neska izatea? Eta Harri mutila? Euskal hitz hoiek ez dute generorik, baina gero guk egiten diogu bereizketa, erabat tokiz kanpo dago noski. Gainera norke eta Euskaltzaindiak egiten du proposamena.
Gida bat aukeratzerakoan, Teresa Meana Suarezek egindako "Porque las palabras no se las lleva el viento" aukeratu dut, izan ere, osoa iruditu zait. Nahiz eta gaztelerarako bakarrik izan perspektiba sakona duela deritzot.
Eremu hezkidetzailean hau dena lantzeko arazo nagusia, jendeak ikusten ez duela da, kontziente ez dela, batez ere euskaraz egiten den erabileran.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina