2020/03/16



TRATU ONA, DENONTZAT BIZITZA ONA¡





Zein garrantzitsua den, pertsona guztiei tratu ona ematea, horretarako harremanak modu positiboan sustatu behar ditugu horrekin pertsonen bizitz kalitatea hobeagotuko dugu, horretarako ere norberaren ongizate pertsonala garrantzitsua izango delarik.

Hau lortzeko beharrezkoa izango da kanpora begiratzeaz gain gure barrura begiratzea, besteekin eta inguruarekin: bizipenak, esperientziak eta hartuemanak.
Izaki sozialak gara, eta zori txarrez egunero jakiten dugu tratu txarren berri.
Erantzunkidetasuna da tratu onak sustatu eta bide on bat.
Hori helburu eginez:


Hezkuntza-zentroetan kalitatezko elkarbizitzak ondoko hau eraikitzea sustatzen du: 

●Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura. 

●Maila guztietan (antolakuntzan, denboralizazioan, komunikazioan, curriculumari dagokionean …) dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura, honek estereotipoen etengabeko sustapena bultzatzen baitu (sexu-generoa, etnia, kultura, maila sozioekonomikoa, ezaugarri fisiko-psikikoak, aukera sexuala...) 

●Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak. 

●Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak. 

●Bake eta indarkeria-eza kultura.





Interesgarria honoko datuak eta elkarrizketa:
Gaur 8 Naiz.
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2016-03-05-06-00/hemeroteca_articles/emakumeak-gizonaren-rola-hartu-du-lan-merkatuan-baina-gizonak-ez-du-bere-egin-emakumearena-zaintzan-eta-etxeko-lanetan


«Emakumeak gizonaren rola hartu du lan merkatuan, baina gizonak ez du bere egin emakumearena zaintzan eta etxeko lanetan». Amagoia Mujika Telleria.

Azken galderan esaten duena Amagoia Mujikak eransten dizuet:

"Maskulinitate ereduak deseraikitzen ari direla diozue. Feminitate ereduak ere etxetik hasita deseraiki beharko dira, ezta?

Zalantzarik gabe. Batez ere zaintzaren eremuan ikusten da deseraikitzeko beharra. Etxeko lanetan apurka-apurka ari gara malgutzen, baina ikusten da emakumeen identitatean zaintzak sekulako pisua daukala oraindik.
Bai dudik gabe aurrera eginez bagoaz ere asko dugu egiteko, bereziki zaintzetan emakumearen identitateak oraindik karga ikaragarria duelako. Zaintza lanak, etxeko lanak, baloratu bistaratu eta prestigiatu behar ditugu. Lortzeko dugu ¡

Zaintza eta denboren inguruan hausnartzeko liburu gomendagarria:
"Qué hacemos para las diversas formas de trabajar sean coherentes con nuestras necesidades y no sea el mercado quien decide qué y cómo es el trabajo" (2016), Alkai.

Hezkidetzak ikasleek harreman parekideak eta osasuntsuak eraikitzeko konpetentzia garatzea eta eskola komunitateen artean elkarbizitza positiboa sustatzea izango du xede. Beraz badugu erronka goazen baaaaaa.

Elkarbizitza positiboaren bideoa "Axular institutukoa".


HARREMAN PAREKIDEAK OSASUNTSUAK, HEZKIDETZA, ELKARBIZITZA POSITIBOA¡¡¡




Bizkaiko aldundiak burututako ikerketa familia, lana "Denbora eraikitzeko modu berrietan".
http://www.denbbora.eus/images/documentos/Familia_lana_ikerketa_longitudinala.pdf

Hitzaldi egokia gaian sakontzeko "Organizando la corresponsabilidad y el cuidado". Alba Artiaga eta Mariano Nietok bideratua (2016)



Aste honetan Unknown (2016), aukeratu dut " Tratu onak. Bai onak denentzat"      https://hezkeh0506.blogspot.com/search?q=tratu+onak

Egiten duen balorazioa egokia iruditu zaidalako.


- Balorazioa.

"Nire ustez, elkarbizitza tratu onetan oinarritu behar da pertsonen ongizatea bermatu nahi bada. Gainera, bizitzako esparru ugariei on egiten dio bai pertsonalki bai sozialki. Horrez gain, zaintza aintzat hartu behar da eta jendartean behar duen espazioa eta gorespena eman behar zaio hezkitzailea den eskola bat sustatzeko. Baita maitasunezko tratu onetan oinarritutako harremanak sustatzeko bideak jartzen joan, maitasun erromantikoaren inguruko mitoak deseginez". 

#Josune
#Tratu ona.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina